Science aldizkarian gaur argitaratu den ikerketa batean frogatu dute datatutako labar-arte zaharrena uste zena baino 10.000 urte lehenagokoa dela. Hain zuzen, orain arte erabilitako datazio-teknikekin, labar-arte zaharrenek 30.000 urte inguru zituztela uste zuten; orain, ordea, ikusi dute batzuek gutxienez 40.000 urte dituztela.
Eskuen panela, El Castillo haitzuloan, Kantabrian. Eskuetako bat duela 37.300 urte baino lehenagokoa dela frogatu dute oraingo datazioan, eta diskoetako bat, berriz, 40.600 urte baino zaharragoa. Europako orain arteko labar-artearen adibide zaharrenak egiten ditu horrek.
Eskuetako bat duela 37.300 urte baino lehenagokoa dela frogatu dute oraingo datazioan, eta diskoetako bat, berriz, 40.600 urte baino zaharragoa. Europako orain arteko labar-artearen adibide zaharrenak egiten ditu horrek.
Eskuetako bat duela 37.300 urte baino lehenagokoa dela frogatu dute oraingo datazioan, eta diskoetako bat, berriz, 40.600 urte baino zaharragoa. Europako orain arteko labar-artearen adibide zaharrenak egiten ditu horrek.
Disko gorri horiek 34.000-36.000 urte dituztela erakutsi dute orain egin duten datazioan.
Egin duten datazioaren arabera, eskuinean dagoen irudi klabiforme bikoitzak 35.600 urte ditu gutxienez. Hala, hondoan dagoen bisonte polikromatua baino 20.000 urte lehenagokoa da.
Datazioaren arabera, 35.600 urte ditu gutxienez. Horrek erakusten du 20.000 urteko denbora-tartean leku hori labar-artea egiteko erabili zutela.
Margo handiak dira, 2 metrokoak, eta margo gorri batzuen gainean daude eginak. Azpiko margo gorri horiek haitzuloaren beste leku batzuetan topatutako beste batzuen berdinak dira, eta haiek 29.000 urte inguru dituzte.
Lurreko leku hori margoak nahasteko erabili zuten Izotz Aroan, duela 15.000 urte inguru.
Estalaktitan margo antropomorfo bat dago, 29.000-36.000 urtekoa, datazioaren arabera.
Datazioa egiteko nahikoak dira 10 mg, arroz-ale baten adina, gutxi gorabehera.