Nola mugitu da harri hori?

Inork ez ditu inoiz mugitzen ikusi. Baina arrastoek nabarmen erakusten dute mugitu egiten direla. Kalifornia eta Nevada estatuen artean, Death Valley-ko Racetrack Playa-n daude harri ibiltari hauek. Batzuk eskuan hartzeko moduko harkoskoak dira; beste batzuk, berriz, 300 kg-ko harritzarrak. Bi edo hiru urtetik behin baino ez dira mugitzen; eta, arrastoen arabera, batzuk zuzen mugitzen dira, beste batzuk norabidez aldatzen dira, eta badira paraleloan mugitzen diren harri-taldeak ere.

Grabitatearekin ezin azal daiteke mugimendua; izan ere, ez dago aldaparik. Garai batean aintzira baten hondoa izandako lautada bat da Racetrack Playa. Baina, geologoek badute bestelako azalpenik. Arrasto-motagatik argi dute lurzorua bustirik dagoenean gertatzen dela. Hain zuzen ere, hipotesi onartuenak dio lurzorua bustita eta izoztuta dagoenean haize bortitzek mugiarazten dituztela harriak zoru irristakor horretan.

harri-ibiltariak-5_810.969156178
Egilea: ©iStockphoto.com/David Choo
harri-ibiltariak-4_628.808473552
Egilea: Tetraktys
harri-ibiltariak-3_813.584050504
Egilea: Tetraktys
harri-ibiltariak-2_241.145787298
Egilea: Daniel Mayer/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
harri-ibiltariak-1_969.344011751
Egilea: Tahoenathan/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila