Mundu txikiak

"Mikrografiak erretratuak balira bezala hartzen ditut nik. Pertsona bati begiratu eta haren pertsonalitatea harrapatzen saiatzen zaren modu berean, behatzen diot organismo bati eta saiatzen naiz ahal bezain zintzoen eta errealisten harrapatzen". Horrela azaltzen du Wim van Egmond argazkilari herbeheretarrak bere lan egiteko modua. Nikon Small World Photomicrography Competition lehiaketa irabazi du Egmondek, Chaetoceros debilis itsas diatomeoaren argazki honekin.

Izatez, 90 argazkitik gora elkartu zituen azken irudia osatzeko. "Irudi hau forma, erritmoa eta konposizioa da --dio Egmondek--. Helizearen kokapena, flageloen norabideak, kolore apalak eta kontrastea; horri guztiari esker, emaitza dinamikoa eta lasaia da aldi berean".

Egmondenaz gain, beste ehun argazki ere saritu dituzte. Hurrengo orrietan daude horietako batzuk.

Chaetoceros debilis itsas diatomeoa (x250)
Egilea: Wim van Egmond

Chaetoceros debilis itsas diatomeoa (x250)

Wim van Egmond (Herbehereak)

Chamaeleo calyptratus kamaleoiaren enbrioia
Egilea: Dorit Hockman

Chamaeleo calyptratus kamaleoiaren enbrioia

Kartilagoa, urdinez, eta hezurra, gorriz.
Dorit Hockman (EB

Anelido-larba (x100)
Egilea: Christian Sardet

Anelido-larba (x100)

Christian Sardet (Frantzia)

Paramecium sp. (x40)
Egilea: Rogelio Moreno Gill

Paramecium sp. (x40)

Rogelio Moreno Gill (Panama)

Nerbioa eta muskulua (x40)
Egilea: David Ward

Nerbioa eta muskulua (x40)

David Ward (AEB)

Crocusaren polena eta estigma (x40)
Egilea: Frederic Labaune

Crocusaren polena eta estigma (x40)

Frederic Labaune (Frantzia)

Drosera capensi (x10)
Egilea: Jose R. Almodóvar

Drosera capensi (x10)

Drosera capensis landare haragijalearen hostoko guruinak.
Jose R. Almodóvar (Puerto Rico)

Ipuru baten ernamuinaren zehar-ebakidura (x250)
Egilea: Igor Siwanowicz

Ipuru baten ernamuinaren zehar-ebakidura (x250)

Igor Siwanowicz (AEB

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila