Mundu ikusgarriak ESOtik

Mundu ikusgarri honetatik begira, beste mundu ikusgarri batzuk ikus daitezke. Horretan aritzen dira ESOn (European Southern Observatory), Atacama desertuan. Bertan daude munduko teleskopio handienetako eta aurreratuenetako batzuk; VLT-a (Verly Large Telescope), esaterako, edo eraikitzen ari diren ALMA, 50 teleskopioz osatutako sarea.

ESOk hamaika irudi ikusgarri eman ditu azken urteotan, eta 100 onenak bilduma batean bildu dituzte. Hemen bilduma horretatik aukeratutako batzuk.

Konoa eta Gabonetako zuhaitza
Egilea: ESO

Konoa eta Gabonetako zuhaitza

NGC 2264 eskualdea da hau, eta bertan daude Kono nebulosa eta Gabonetako Zuhaitza kumulua. Irudiaren behealdean ikus daiteke konoa, eta haren gainean, alderantziz, bola urdinez apaindutako zuhaitza (irudiaren goialdeko distira handiko izar hori zuhaitzaren enborra da).

Laserra Esne Bidearen zentrorantz
Egilea: ESO/Y. Beletsky

Laserra Esne Bidearen zentrorantz

Laserrak puntu distiratsu bat, “izar artifizial” bat, sortzen du mesosferan. Puntu hori erreferentzia gisa erabilita, atmosferak eragiten duen zarata zuzendu daiteke, eta behaketa zorrotzagoak egin. Kasu honetan, Esne Bidearen bihotza aztertzen ari dira. Han, zulo beltz handi bat gasa eta hautsa irensten ari da.

Cerro Paranal
Egilea: G. Gillet/ESO

Cerro Paranal

Ilargia sartzen ari da, eta eguna argitzen. Cerro Paranal mendian, VLT teleskopioak itxi ditu begiak, gau osoa izarretara begira pasa ondoren.

Helize nebulosa
Egilea: ESO

Helize nebulosa

Lurretik gertuen dagoen nebulosa planetarioetako bat da Helize nebulosa. Barnealdeko argi urdin-berdea erradiazio ultramorearen eraginpean dauden oxigeno-atomoena da; kanpoalderantz, hidrogenoaren eta nitrogenoaren gorria da nagusi.

Izarren sorkuntza
Egilea: ESO/APEX/DSS2/ SuperCosmos/ Deharveng(LAM)/ Zavagno(LAM)

Izarren sorkuntza

Hedatzen ari den gas ionizatuzko burbuila honen inguruan, materia multzo trinkoetan ari da pilatzen. Izar berriak sortuko dira pilaketa horien ondorioz.

Galaxia espirala
Egilea: ESO

Galaxia espirala

NGC 1232 galaxia ikusgarria, 100 milioi argi-urtera. Erdialdean izar zaharragoak daude, gorrixkak, eta, espiralaren besoetan, berriz, izar urdin gazteak eta izar-sorkuntzako hainbat gune. Eta ezkerraldean, beste galaxia bat ikus daiteke, theta letra grekoaren itxurarekin.

A Centaurus
Egilea: ESO/WFI (Optical); MPIfR/ESO/APEX/A.Weiss et al. (Submillimetre); NASA/CXC/CfA/R.Kraft et al. (X-ray)

A Centaurus

A Centaurus galaxia eta haren erdiguneko zulo beltzak igortzen dituen zorrotadak.

360º-ko panoramika Paranal-en
Egilea: ESO/H.H. Heyer

360º-ko panoramika Paranal-en

Paranaleko behatokitik ikusten den zeruaren 360º-ko panoramika, goizeko lehen orduan ateratako 37 argazkirekin osatua. Behatokia bera eta Esne Bidea dira protagonistak; eta irudiaren eskuinaldean, Esne Bideak osatzen duen arkuaren azpian, gure bi galaxia bizilagun: Magallanesen Hodei Handia eta Hodei Txikia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila