Moeraki harkaitzak

Duela 60 milioi urte, itsas hondoko sedimentuan harrizko bola batzuk hasi ziren sortzen. Nukleo batzuen inguruan sedimentuen zementazioz osatutako konkrezioak; urteak pasatu ahala, gero eta handiagoak. Gero, lurrazalean gelditu ziren itsas hondoko sedimentu-geruzak, eta, higaduraren poderioz, agerian inguruko sedimentuak baino gogorragoak ziren harrizko esferak. Moeraki harkaitzak dira.

Zeelanda Berriko hegoaldean daude, Moeraki eta Hampden herrixken artean, Koekohe Beach hondartzan. Handienek 2 metroko diametroa dute eta 7 tona inguru pisatzen dute; txikienak, berriz, futboleko baloi baten tankerakoak dira. 50 bat dira guztira. XIX. mendeko argazkien arabera, gehiago ere izan ziren, baina, dirudienez, txikienak jendeak eraman ditu, lorategian jartzeko, edo oroigarri gisa... Gaur egun, legez babestuta daude, eta debekatuta dago haiek hondatzea, mugitzea, edo graffitiak egitea.

Moeraki harkaitzak 250
Egilea: Pluckytree/CC-BY-NC-ND
Moeraki harkaitzak88
Egilea: Ed 37/CC-BY-NC-SA
Moeraki harkaitzak 398
Egilea: Celebdu/CC-BY
Moeraki harkaitzak 433
Egilea: Celebdu/CC-BY
Moeraki harkaitzak 556
Egilea: Pluckytree/CC-BY-NC-ND
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila