Mirarizko irudiak, mikroskopioaren argira

Sagu baten garuneko tumore-zelula diferentziatuen argazki honekin, Bruno Cisterna eta Erico Vitriol ikertzaileek (Augusta Unibertsitatea, AEB) Nikon Small World lehiaketaren 50. edizioko lehenengo saria irabazi dute.

Irudian garbi ikusten dira zelulen aktinazko zitoeskeletoa, mikrotubuluak eta nukleoak. Hain zuzen ere, Cisterna eta Vitriol ikertzen ari dira gaixotasun neurodegeneratiboetan nola eragiten duten zelularen zitoeskeletoan gertatzen diren asaldurek; bereziki, mikrotubuluetan gertatzen diren asaldurek. Mikrotubuluek zeluletako garraio-sare gisa funtzionatzen dute, eta Cisternaren taldeak frogatu du PFN1 proteinak funtsezko funtzioa betetzen duela garraio-sare horren funtzionamenduan (Journal of Cell Biology aldizkarian argitaratu zuten ikerketa).

Irudia lortzeko, hiru hilabete inguru behar izan zituzten zelulak tindatzeko prozesua hobetzeko, egitura guztiak ondo ikus zitezen. Gero, zelulak bost egunez diferentziatzen utzi ondoren, hiru orduz egon ziren mikroskopiotik begira, zelula diferentziatuak eta ez-diferentziatuak elkarrekintzan ari ziren gune eta une egokia topatu arte.

Irudi honek irabazi du, baina beste 87 ere nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak jasotako milaka irudietatik.

Sagu baten garuneko  tumore-zelula diferentziatuak
Egilea: Bruno Cisterna eta Eric Vitriol (AEB)

Sagu baten garuneko tumore-zelula diferentziatuak

Olagarro-arrautzak (Octopus hummelincki)
Egilea: Thomas Barlow eta Connor Gibbons (AEB)

Olagarro-arrautzak (Octopus hummelincki)

Polena armiarma-sarean
Egilea: John-Oliver Dum (Alemania)

Polena armiarma-sarean

Goroldio-esporofito bat esporekin (berdeak)
Egilea: Joshua Coogler (AEB)

Goroldio-esporofito bat esporekin (berdeak)

Intsektu baten urrezko arrautzak salbia-hostoan
Egilea: Jochen Stern (Alemania)

Intsektu baten urrezko arrautzak salbia-hostoan

Rhynchophorus ferrugineus gurgurioaren aurrealdea
Egilea: Sherif Abdallah Ahmed (Egiptoko Arabiar Errepublika)

Rhynchophorus ferrugineus gurgurioaren aurrealdea

Polena euli baten begi konposatuan
Egilea: Uwe Lange (Alemania)

Polena euli baten begi konposatuan

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila