Mikroskopiopekoak partekatzen

Esku hau Madagaskarreko geko baten (Phelsuma grandis) enbrioiarena da; 3 mm inguruko luzera du. “Lagin erraldoia da hori bereizmen handiko mikroskopiarako”, dio Grigorii Timinek. Horregatik, Timinek 2 egun behar izan zituen irudia osatzen duten ehunka argazkiak ateratzeko”. Genevako Unibertsitateko doktore Michel Milinkovitchen gidaritzapean egin zuen lan hori. Eta Nikon Small World 2022 mikroskopio-irudien lehiaketa irabazi zuten irudi honekin. Zian kolorean nerbioak, eta kolore beroagoetan hezurrak, tendoiak, lotailuak, azala eta odol-zelulak. “Irudi hau, ederra bezain informatiboa da, bai ikuspegi orokor gisa, baita eremu jakin bat aztertzerakoan ere, egiturak maila zelularrean nola antolatuta dauden argitzen baitu”, dio Timinek. “Nikon Small World lehiaketa aukera bikaina da natura maila mikroskopikoan zein txundigarria den partekatzeko, ez bakarrik komunitate zientifiko baten barruan, baita publiko orokorrarekin ere”. Irabazleaz gain, beste 91 irudi ere nabarmendu ditu lehiaketako epaimahaiak. Horietako batzuk ekarri ditugu hona.

Geko-enbrioiaren eskua
Egilea: Grigorii Timin eta Michel Milinkovitch (Suitza)
Kandelaren argizaritik askatzen diren erre gabeko karbono-partikulak.
Egilea: Ole Bielfeldt (Alemania)

Kandelaren argizaritik askatzen diren erre gabeko karbono-partikulak.

Lamproderma onddo lirdingatsua.
Egilea: Alison Pollack (AEB)

Lamproderma onddo lirdingatsua.

Giza zelulen zatiketa (mitosia), fase desberdinetan.
Egilea: Andrew Moore (AEB)

Giza zelulen zatiketa (mitosia), fase desberdinetan.

Kromosomak, laranjaz, eta mikrotubuluak, zuriz.

Bakterio-biofilma giza mihiaren zelula batean
Egilea: Tagide de Carvalho (AEB)

Bakterio-biofilma giza mihiaren zelula batean

Euli bat kakalardo tigre baten barailetan.
Egilea: Murat Öztürk (Turkia)

Euli bat kakalardo tigre baten barailetan.

Giza koloneko Lieberkühn guruinen zeharkako ebakidura.
Egilea: Ziad El-Zaatari (AEB)

Giza koloneko Lieberkühn guruinen zeharkako ebakidura.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila