Nikon Small World lehiaketaren 40. edizioa da aurtengoa. 40 urte mikroskopioaren argitan ateratako fotomikrografiak jasotzen eta saritzen. 40 urte zientzia, teknika eta artea uztartzen. “Gure galeria azken lau hamarkadetan egin diren aurrerakuntzen denbora-kapsula baten modukoa da” dio Nikon Instruments-eko komunikazio-arduradunak prentsa-oharrean.
Aurtengoan, 2.000 argazki inguru jaso dituzte, eta, haietatik, 80 bat argazki nabarmendu. Hurrengo orrietan jaso ditugu horietako batzuk.
Guztien artean, Rogelio Moreno panamarrak ateratako errotiferoaren argazkia gailendu da. Ahoa zabalik harrapatu zuen errotiferoa argazkian, eta halaxe utzi ditu epaileak. Teknika eredugarria azpimarratu dute haiek. Teknikaz gain, pazientzia behar izan zuen Morenok, orduak pasa baitzituen une hori harrapatzeko: errotiferoa ahoa zabalik eta kamerari begira.
Informatikaria da Moreno, eta mikroskopiotik begiratzea zaletasuna du. Izan ere, mikro-munduaren edertasuna behatzea, gaur egun, ez da zientzialarien esku bakarrik dagoen zerbait.
“Mugimendu hori ikusten duzunean, maitemindu egiten zara. Pentsatu nuen ‘uau, zoragarria da. Ezin dut sinetsi zer ari naizen ikusten. Hau oso oso ederra da’” dio Morenok. “Orain espero dut ni inspiratu nauen adina inspiratzea besteak ere, zientziari buruz gehiago jakitera, gertutik begiratzera, eta zerbait benetan zoragarria dagoela konturatzera”.
Rogelio Moreno (Panama)
Stevens Point/Wisconsingo Unibertsitatea (AEB)
Geir Drange (Norvegia)
Rogelio Moreno (Panama)
Fabrice Parais, Normandia Behereko DREALa (Frantzia)
Philipp Keller/Howard Hughes Institutu Medikoa (AEB)
Terue Kihara/Itsas Biodibertsitatea Ikertzeko Alemaniako Zentroa (Alemania)
Charles Krebs/Charles Krebs Argazkilaritza (AEB)
Rogelio Moreno (Panama)