Mikroskopioaren argitan

Dortoka-enbrioi fluoreszentea
Egilea: Teresa Zgoda eta Teresa Kugler (AEB)

Dortoka-enbrioi fluoreszentea

“Mikroskopiari esker, izaki txikienetara eta gure mundua osatzen duten osagaietara hurbildu gaitezke, eta bestela oharkabean pasatzen diren bizitzako gauza txikiei beha diezaiekegu”, dio Teresa Kugler graduatu berriak. “Mikroskopioaren bidez ikusten ditugun irudi ederrek inspiratu egiten gaituzte”, eransten du Teresa Zgoda mikroskopia-teknikariak.

Inspirazio hori lagun, eta pazientzia, zehaztasuna eta eskarmentua oinarri, sortu zuten dortoka-enbrioi baten irudi hau. Mikroskopia estereoskopikoa eta fluoreszentzia erabili zituzten, eta dortoka-enbrioiaren tamaina (zentimetro pare bat) zailtasun bat izan zen, zati oso txiki bat gelditzen zelako plano fokalean. Horregatik, ehunka irudi josiz osatu zuten azken irudi koloretsua.

Nikon Small World lehiaketaren 2019ko edizioko irabazlea izan da irudi hau. Lehiaketara aurkeztu diren irudietatik beste hainbat ere nabarmendu zituen epaimahaiak, eta haietako batzuk dituzue jarraian.

Koloreztatutako hiru Stentor (ur gezatako protozoo
Egilea: Igor Siwanowicz (AEB)

Koloreztatutako hiru Stentor (ur gezatako protozoo

Erradiolario-eskeleto beirakarak
Egilea: Frank Reiser (AEB)

Erradiolario-eskeleto beirakarak

Ur-arkakuso bat (Daphnia magna), umedun
Egilea: Marek Miś (Polonia)

Ur-arkakuso bat (Daphnia magna), umedun

Ipomoea cairica landare igokariaren zurtoinaren ze
Egilea: Edgar Javier Rincón (Kolonbia)

Ipomoea cairica landare igokariaren zurtoinaren ze

Hamahiru eguneko sagu-enbrioi bat gardendua, nerbi
Egilea: Nathan Burns (AEB)

Hamahiru eguneko sagu-enbrioi bat gardendua, nerbi

Sagu-bularrean esnea sortzen duten albeoloak ingur
Egilea: Caleb Dawson (Australia)

Sagu-bularrean esnea sortzen duten albeoloak ingur

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila