Mikroskopioa artearen sorleku

Haritz baten hostoetako trikomak eta estomak (x60)
Egilea: Jason Kirk (Texas, AEB).

Haritz baten hostoetako trikomak eta estomak (x60)

Haritz baten hostoetako egitura mikroskopikoek irabazi dute aurtengo Nikon Small World argazki-lehiaketa. Hain zuzen, zuhaitzaren bizitza posible egiten duten hiru oinarrizko egitura ikusten dira: zuriz, trikomak, hostoari muturreko hotzetik eta intsektuetatik babesten laguntzen dioten egitura iletsuak; morez, estomak, gasak trukatzeko ireki eta ixten diren poroak; eta, urdinez, sustraietatik datorren ura hostoan zehar garraiatzen duten hodiak.

Jason Kirk ikertzailearena da argazkia. 20 urtetik gora daramatza mikroskopian lan egiten, eta, gaur egun, Bizi Mikroskopia eta Irudi Optikoa ataleko zuzendaria da AEBko Baylor College of Medicine-n. Haritz-hostoen beheko aurpegia mikroskopiopean jarrita eman zituen pandemia-garaiko tarte libreak, eta argiztapen-zailtasun ugari gainditu eta 200 irudi mikroskopiko uztartu ondoren lortu zuen, azkenean, argazki ikusgarri hau. Irudien teknologia eta sormen artistikoa bikain uztartu dituela adierazi du epaimahaiak.

Baina Kirk ez da mikroskopioa artearen sorleku duen zientzialari bakarra. Lehiaketan nabarmendu diren beste batzuk ere ekarri ditugu hurrengo orrietara. Gainerakoak Nikon Small World lehiaketaren webgunean ikus daitezke:

https://www.nikonsmallworld.com/galleries/2021-photomicrography-competition.

Akain baten burua (x10)
Egilea: Tong Zhang eta Paul Stoodley (Ohio, AEB)

Akain baten burua (x10)

Odola zurrupatzeko erabiltzen duen egitura ikusten da.

Karlsbad Sprudelstein arroka sedimentarioa (x20)
Egilea: Bernardo Cesare eta Markus Neumann (Italia)

Karlsbad Sprudelstein arroka sedimentarioa (x20)

Aragonitozko zirkulu konzentrikoak tipula baten gisan haztean sortzen dena.

Esnea jariatzen duen bularreko organoidea
Egilea: Jakub Sumbal (Txekiar Errepublika)

Esnea jariatzen duen bularreko organoidea

Laborategian sortua. Gorriz, esnea sortzen duten zelulak; urdinez, esne hori jariatzen laguntzen duten zelula mioepitelial uzkurkorrak.

Ur-arkakuso bat (Daphnia) (x10)
Egilea: Jan van IJken (Herbehereak)

Ur-arkakuso bat (Daphnia) (x10)

Bere enbrioiak eta parasito peritrikoak garraiatzen ari dena.

Zizare oligoketo bat (Chaetogaster sp.) (x4)
Egilea: Yen Fook Chew (Zeelanda Berria)

Zizare oligoketo bat (Chaetogaster sp.) (x4)

Ur-arkakusoez elikatzen ari dena (Chydorus sp.).

Sagu baten hestea, zeharkako ebakiaz ikusia (x10)
Egilea: Amy Engevik (Hegoaldeko Karolina, AEB)

Sagu baten hestea, zeharkako ebakiaz ikusia (x10)

Liztorra lo (Crysis sp.) (x5)
Egilea: Thorben Danke (Alemania).

Liztorra lo (Crysis sp.) (x5)

Dinosauro-hezur agatizatua (x5)
Egilea: Norm Barker (Baltimore, AEB)

Dinosauro-hezur agatizatua (x5)

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila