Marteko zuhaitzak

Marteko ipar-poloan dauden zuhaitz hauek ez dute itzalik. Izan ere, hondarrezkoak dira, eta, lehen begiradan dirudienaren kontrara, ez dira gorantz hazten, dunetan behera baizik. Ez dira zuhaitzak, hondar-jausiak baizik. Udaberriko eguzkiak karbono dioxidozko izotza urtzean, azpiko hondar beltza dunetan behera erortzen da.

Marteko zuhaitzak32
Egilea: © HiRISE, MRO, LPL (U. Arizona), NASA
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila