Lurrak irentsi

Agatha ekaitz tropikalaren erauntsien erdian, Guatemalako Hirian zulo hau ireki zen joan den maiatzaren 29ko gauean. 20 metroko diametroa eta 30 metroko sakonera dituen zuloak 3 pisuko arropa-fabrika bat irentsi zuen.

Dirudienez, ekaitzak ekarritako euriteek eragin zuzena izan dute, baina oraindik ez dago argi nola sortu den zuloa. Hondamendien Koordinakunde Nazionaleko David Monterroso geofisikariak aurreratu duen gauza bakarra da ez dela faila bat, ez eta seismo baten ondorioa ere.

Harrigarria bada ere, 2007an antzeko zulo bat ireki zen metro gutxi batzuetara. Aditu batzuek diotenez, higadura karstikoa izan liteke arrazoia: lur azpiko korronteek zulatu egiten dute kareharria halakoetan, eta, ondorioz, posible da lur-eremu bat erraz eraistea. Baina errua lur-azpiko hoditeriak dituen ihesei botatzen dienik ere bada.

Lurrak irentsi
Egilea: Guatemalako Gobernua

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.