Lurpeko edertasuna argitara

Cristinos haitzuloko lurpeko aintzira
Egilea: José Luis González (ILUNPE Art)

Cristinos haitzuloko lurpeko aintzira

Cristinos haitzuloko lurpeko aintzira (Urbasa, Nafarroa)

Lurpea dute pasio. Urak sortutako bideetan barrena lur azpian sartu, eta han aurkitzen duten edertasuna kameraz jasotzen dute ILUNPE Art taldeko zazpi argazkilari gasteiztarrek. Kobazuloak maite dituztela diote, lurpean aurkitzen dituzten pasaia martetarrak, ez baitago uraren pazientzia duen beste arkitektorik Lurrean.

“Egoera basatian mantentzen diren kobazuloetara joaten gara —dio Iñigo Gómez de Segura ILUNPE Art-eko kideak—.100 km-ko galeriak dituzten kobazuloetan egon izan gara. Iluntasuna erabatekoa da han, hezetasuna % 97koa, eta orduak behar izaten ditugu interesatzen zaigun aretoraino iristeko”. Putzuak gainditu behar izaten dituzte, ainguralekuak antolatu eta sakontasun handietara jaitsi… Kanpoan euria egiten hasten bada, gora egin dezake kobazuloko ibaiak, eta haiek harrapatuta geratu. “Baldintza zailetan egiten dugu lan”.

“Aretora iritsi, eta argi-eskema antolatzen hasten gara. 15-18 flash inguru jartzen ditugu, aretoko leku estrategikoetan kokatuta. Ez da erraza argi-eskema antolatzea; kontrako eta aldeko argiak ondo jarrita bakarrik lortzen da argi eta beltzen arteko elkarrizketa hori sortzea eta aretoaren hiru dimentsioko izaera erakustea”.

Aragonitozko egiturak, Udias meatze-gunean
Egilea: Iñigo Gómez de Segura (ILUNPE Art)

Aragonitozko egiturak, Udias meatze-gunean

Aragonitozko egiturak, Udias meatze-gunean (Kantabria)

“Kobazuloetan aurkitzen ditugun espeleotema eszentrikoak dira ederrenak niretzat. Urak sortzen ditu espeleotemak, baina grabitate-indarrari aurre egiten diote eszentrikoek, eta nahi duten tokirantz hazten dira. Galdames inguruko meategietan aurkitu ditugu bereziki ederrak”, dio Gómez de Segurak.

Macaroniren galeria, Coventosako haitzuloan
Egilea: Iñigo Gómez de Segura (ILUNPE Art)

Macaroniren galeria, Coventosako haitzuloan

Macaroniren galeria, Coventosako haitzuloan (Kantabria)

Armiarma eta onddoak
Egilea: Nicolas López de Armentia eta Iñigo Gómez de Segura (ILUNPE Art)

Armiarma eta onddoak

Meta menardi espezieko armiarma. Asunkortako haitzuloa (Gorbeia, Araba) eta Coprinopsis espezieko onddoak, La Cubillako haitzuloa (Kantabria).

Bizidunak ere aurkitzen dituzte, kondizio berezi horietan bizitzera moldatu diren animaliak, adibidez. “Duela milaka urte ez ziren kobazuloetan biziko, baina klima aldatu zen, eta animalia hauek kobazuloetan sartu ziren, han hezetasun handiagoa baitzegoen, antzina zituen kondizio hotzen antzekoak. Saguzarrak dira kobazuloetatik ateratzen diren bakarrak; besteek bizitza osoa ematen dute kobazuloan, iluntasunean. Haietako askok, azkenean, begiak eta koloreak galdu dituzte, han ez baitituzte behar”.

Mesotriton alpestris, Del Paño haitzuloa
Egilea: José Luis González (ILUNPE Art)

Mesotriton alpestris, Del Paño haitzuloa

Mesotriton alpestris, Del Paño haitzuloa (Burgos)

Orrazi- eta lore-itxurako espeleotemak
Egilea: José Luis González eta Iñigo Gómez de Segura (ILUNPE Art)

Orrazi- eta lore-itxurako espeleotemak

Orrazi-itxurako espeleotemak, Lavallinako haitzuloan (Asturias) eta lore-itxurakoak, Lazaldaiko haitzuloan (Zuia, Araba).

Ezkarretabaso IV haitzuloa
Egilea: Iñigo Gómez de Segura (ILUNPE Art)

Ezkarretabaso IV haitzuloa

Ezkarretabaso IV haitzuloa (Entzia mendilerroa, Araba)

Ezkarretabaso Torka, Entzian dagoen kobazuloa, oso gustuko du Gómez de Segurak, baina Mairulegorreta haitzuloa maite du bereziki (Gorbeian). “Txikitako oroitzapenak datozkit burura, ezagutu nuen lehenengo kobazuloa izan baitzen. Ikastolatik joaten ginen. 17 km-ko zuloa da, eta hiru pisu ditu: pisu aktibo bat, ibaia bizirik duena, eta bi pisu fosil, espeleotemak dituztenak. Espeleologikoki ederra izateaz gain, oso harreman berezia mantentzen du oraindik ere Zigoitiko jendeak kobazulo honekin”.

Mairuelegorreta
Egilea: José Cantorna (ILUNPE Art)

Mairuelegorreta

Mairuelegorreta (Gorbeia, Araba).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila