Lezetxiki aztarnategian aurkitu zuten EHUko arkeologoek fosila 2007an. Leize-hartz baten garezurra zen, eta, handik aurrera, lurperatuta egotetik laborategian aztertua izatera pasatu zen, ikerketa-metodo modernoen ikergai bilakatzeko.
Lezetxikin, 2007ko indusketa-kanpainaren azken egunean, leize-hartz baten garezurra aurkitu zuten. Aro modernoan egin duen bidaiari jarraitu diogu. + Gehiago irakurri
Lezetxikiko aztarnategiko buztinean
Burgosko Unibertsitatera fruta-kaxa batean sartuta eta kuxinekin babestuta eraman zuten EHUko arkeologoek.
Burgosen fosila garbitu eta osatu behar izan zuten hezur-puska guztiak elkartuta.
Garezurraren osatze-lanaren emaitza pieza bakarra izan zen.
X izpien tomografia zehatz baten bitartez, hiru dimentsioko eredu birtual bat egin zuten Burgosko Unibertsitatean.
Hiru dimentsioko eredu birtualak aukera ematen du fosilaren eredu fisiko bat egiteko, ondorengo ikerketak jatorrizko hezurrarekin egin behar ez izateko.