Ischigualasto: Triasikoa agerian

Argentinako San Juan probintziaren iparraldean, Ischigualasto parkeak iraganera bidaiatzera gonbidatzen gaitu. Milioika urtetako higadurak forma bitxiak sortu ditu, eta lurpean sortutako beste batzuk agerian utzi, Cancha de bochas izeneko lekuan dauden arroka borobilak kasu. Baina forma bitxiak baino askoz gehiago dago hemen. 200 milioi urteko sedimentuak landare eta animalien fosilez beteta daude. Ischigualaston Triasikoa ageri-agerian dago.

Hain zuzen ere, munduko Triasikoko aztarnategi garrantzitsuenetako bat da. Eta balio zientifiko handia du parke naturalak, batez ere, ornodunen eboluzioa ikertzeko. Geologo eta paleontologoek ia 100 urte daramatzate aztarnategi hauek ikertzen. Bertan aurkitu dira, esaterako, dinosauroen aztarna zaharrenetakoak, eta baita ugaztunen arbasoak ere.

Ischigualasto51
Egilea: © Eduardo Rivero/123RF
Ischigualasto 253
Egilea: © Elnavegante/123RF
Ischigualasto 324
Egilea: © Kamila Kowalska/123RF
Ischigualasto 452
Egilea: © Jen Ickler/123RF
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila