Inurrien miran

“Argazkiaren sinpletasunaren eta inurrien portaeraren konplexutasunaren arteko kontrastea” azpimarratzen du argazki honen egileak berak. “Mozten zituzten zatien tamainaren aldakortasuna zirraragarria zen; batzuetan inurri txikiek zati izugarriak eramaten zituzten, eta, handienek, zati txikiak”.

Bence Máté argazkilari hungariarrak Costa Ricako oihan tropikal batean atera zuen argazkia. Inurriak behatzen orduak pasa ondoren, gau batean inurri-ilara bati jarraitu zion basoan barrena. Ilara adarkatuz zihoan, eta adar bakoitza zuhaitz edo zuhaixka bateko hostoan bukatzen zen. Inurrien jarduera frenetikoa zen: jo eta su hostoak moztu eta garraiatzen. Hostoaren alde batean flasha jarri, beste aldean kamerarekin lurrean etzan, eta hortxe argazkia.

Orain, saria izan du Mátéren “begirada artistikoak”,  basabizitzaren argazkilari batek jaso dezakeen saririk onenetako bat: BBCren Wildlife aldizkariak eta Londresko Natural History Museum-ek ematen duten Veolia Environment Wildlife Photographer of the Year 2010 saria.

Inurrien miran
Egilea: Bence Máté
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila