Hunkitzen duen basabizitza

Don Gutoski kanadarrak azeri gorri bat ikusi zuen elurretan animalia zuri baten atzetik. Gerturatzean, konturatu zen azeri zuri bat zela. Animalia handienak txikia harrapatu, eta ase arte jan zuen. Nahikoa jan zuenean, honela azaldu zen azeri gorria, zuriaren gorpua arrastaka zeramala.

Argazkian, Lurraren berotze globalak Kanadan utzi duen aztarna geratu da agerian. Azeri arrunta iparraldera zabaltzen ari den honetan, bere kide txikiagoa den azeri artikoarekin egiten du topo gero eta sarriago. Azeri artikoen lehiakide bihurtu da orain, baita haren predatzaile nagusi ere. Don Gutoskiren argazkia bada nahikoa adierazgarri!

Natural History Museum-ek eta BBC Worldwide-k urtero antolatzen duten Wildlife Photographer of the Year 2015 lehiaketako irabazle suertatu da argazkia. Don Gutoski larrialdietako medikua da berez, baina gaztetatik zaletu zen basa bizitzaren argazkilaritzan. 40 hektareako lursaila du bere gozamenerako; bere horretan —basati— mantentzen saiatzen da, eta hamaika argazkitarako aitzakia ematen dio.

Bi azeriren istorioa (A tale of two foxes)
Egilea: Don Gutoski/Wildlife Photographer of the Year 2015

Bi azeriren istorioa (A tale of two foxes)

Don Gutoski (Kanada)

Algen artea (The art of algae)
Egilea: Peré Soler/Wildlife Photographer of the Year 2015

Algen artea (The art of algae)

Peré Soler (Catalunya)
Cádizeko badian koloreen eztanda gertatzen da udaberri oro. Ura berotzen da, gazitasuna aldatu, eta algak inoiz ez bezala ugaritzen dira. Ikuskizuna sekulakoa da! Hezeguneak algen berdeaz betetzen dira, mikroalgen kolore ugariez, gatz-deposituen zuritasunaz, sulfatoz elikatzen diren bakterio hidrofiloek utzitako sedimentuen laranjaz eta marroiaz Peré Soler argazkilariak zerutik harrapatu du fenomenoaren edertasuna.

Hirukotea (The company of three)
Egilea: Amir Ben-Dov/Wildlife Photographer of the Year 2015

Hirukotea (The company of three)

Amir Ben-Dov (Israel)
Amir-ek egun asko eman zituen begira, hiru belatz handi horien arteko harreman bitxia ulertu nahian. Ar grisa eta bi eme gazteak elkarrekin egoten ziren denbora luzez, gertu eta elkar ukituz, eta apainduz. Argazkian, emeak atzaparrekin bultzatu du arra, eta goraka hegan egin du, beste emeari ere tokia egiteko. Normalean, bikoteka azaltzen dira belatzak, edo gurasoak txita jaioberriekin.
Hirukote honen harremana, ordea, misterio bat izan da argazkilariaren begietara!

Bizi geldia (Still life)
Egilea: Edwin Giesbers/Wildlife Photographer of the Year 2015

Bizi geldia (Still life)

Edwin Giesbers (Herbehereak)
Udaberriko ur hotzetan atseden hartzen ari den uhandreari erretratua egin dio Edwin Giesbers argazkilariak. Ur azpitik eginda, emaitza ikusgarria da: zuhaitzen artean flotatzen ari dela dirudi.
Argazkia are deigarriagoa egiten da orain, zientzialariak Europako uhandreen etorkizunarekin kezkatuta dauden honetan. Azaleko onddo batek jota daude asko, eta, azala uhandreen arnas aparatuan funtsezko osagaia izanik, hilgarri zaie. Gaixotasunak Herbehereetako populazio asko suntsitu ditu jada, eta gaixotasuna Europa osora zabaltzearen beldur dira.

Borrokalarien erakustaldia (Ruffs on display)
Egilea: Ondřej Pelánek/Wildlife Photographer of the Year 2015

Borrokalarien erakustaldia (Ruffs on display)

Ondřej Pelánek (Txekiar Errepublika)
Ondřej gazteak eta haren aitak Norvegiako iparraldera egin zuten bidaia udaran, eguzki-argia 24 orduz dagoen garaian. Borrokalari hauen (Philomachus pugnax) jokaera oldarkorra ikusi nahi zuten. “Hain zirraragarria egiten zitzaidan, lo ere ezin bainuen egin”, gogoratzen du Ondřej-ek. Hortaz, gau hartan, aita dendan zurrungan utzita, kalera atera zen, gauerdiko argiaz argazkiak egitera. Emeengatik eta haien lurraldea defendatzeagatik borrokan ikusi zituen arrak. Saltoka, eta lumazko lepokoa goraka ahal zuten guztia jasota, zein baino zein harroago.

Bizia artera (Life comes to art)
Egilea: Juan Tapia/Wildlife Photographer of the Year 2015

Bizia artera (Life comes to art)

Juan Tapia (Espainia)
Urtero, udaran, enarak Juanen etxeko biltegi zaharrera etortzen dira habia egitera. Urratutako koadro bat zintzilikatu zuen Juanek, enarak sartu ohi diren leiho zaharraren zuloa estaltzeko. Handik gutxira, ikuskizun hau oparitu zion enarak, beste mundu batetik baletor bezala.

Baleak ahokada batez (A Whale of a mouthful)
Egilea: Michael AW/Wildlife Photographer of the Year 2015

Baleak ahokada batez (A Whale of a mouthful)

Michael AW (Australia)
Sardina-sarda ikaragarri baten erdian azaldu da balea ezustean, eta ehunka sardina irentsi ditu ahokada bakar batez. Argazkia sardinen urteroko migratze-garaian egin du Michael AW argazkilariak, milaka milioi sardina Hegoafrikako kostaldetik pasatzen diren unean.
Bryde baleak (Balaenoptera brydei) txiki samarrak dira beste balea batzuen aldean, 25 tona ingurukoak, eta urte osoa zona tropikal eta subtropikaletan pasatzen duten balea bakarrak dira, 16 °C-tik gorako urak gustatzen baitzaizkie. Balea honen irensketa irudikatzea erronka handia izan da argazkilariarentzat; hainbatetan, baleek kolpekatu egin dute argazkiak atera nahian gehiegi gerturatu zaienean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila