Halong badia

Halong badia Tonkingo golkoan dago, Vietnamgo ipar-mendebaldean. Edertasun paregabeko agertoki naturala da; ipuin magiko batetik ateratakoa dirudien toki lasai-lasaia.

Kostako 120 kilometroan zehar hedatzen da badia, eta, haren ur-azalean, hainbat tamainatako 2.000 uhartetxo ageri dira landaretzaz estalita. Kondaira batek dioenez, herensuge sakratu batzuek sortu zuten Halong badia. Herensugeak zerutik etorri ziren, vietnamdarrak inbasio batetik babesteko. Baina ahotik ez zuten sua jaurtitzen, jade-zati erraldoiak baizik. Jade-zatiak uharte bihurtu ziren, eta, orduan, arerioak ez izan zuen aurrera egin.

Geologoen bertsioa oso bestelakoa da. Zientifikoen arabera, badia sorrarazi zuen prozesua orain dela 240 milioi urte hasi zen, munduko txoko hau sakonera txikiko itsaso epel bat zenean. Itsaso hartan bizi ziren koralen, moluskuen eta arrainen eskeletoek kaltzita-metaketak sortuz joan ziren, eta kaltzita da, hain zuzen, uhartetxoen egitura osatzen duen kareharriaren oinarria. Gero etorritako mugimendu tektonikoak metaketa horiek tolesten hasi ziren, ur-azalaren gainetik jasotzen eta apurtzen. Denborak aurrera egin ahala, itsasoak eta euriak lur-zati horiek moldatu zituzten, gaur egungo itxura hartu zuten arte. Kanpotik ikusita, uhartetxoak trinkoak dirudite; baina, barrutik, uraren higaduraren eraginez, guztiz zulatuta daude.

halong-5_766.197591875
Egilea: © iStockphoto.com/Guenterguni
halong-3_487.622456779
Egilea: Christophe Meneboeuf/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
halong-4_155.08490746
Egilea: Wikimedia
halong-2_392.462929416
Egilea: Jermy Couture
halong-1_433.132851341
Egilea: © iStockphoto.com/Tbradford
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila