Garunaren milimetro kubiko bat

Giza garunaren milimetro kubiko baten 3Dko eredua edo mapa aurkeztu zuten joan den maiatzean Harvard Unibertsitateko eta Googleko ikertzaileek. Milimetro kubiko bat garunaren milioiren bat baino ez da, baina inoiz egin den garunaren maparik xeheena eta zehatzena da.

Izan ere, bereizmen nanometrikoa du, edo sinaptikoa. Xehetasunez erakusten ditu garun-zati horretako zelula ia guztiak eta haien konexio neuronalen sarea, lotura sinaptiko guztiak ikusteko moduko bereizmenarekin. Guztira, 57.000 zelula eta 150 milioi sinapsi.

Kortex tenporaleko lagin batetik abiatuta, mikroskopia elektronikoko irudiak eta adimen artifizialeko algoritmoak erabiliz lortu zuten eredua. Eta orain arte inoiz ikusi gabeko egiturak aurkitu zituzten, hala nola axoi kiribilduak eta 50 sinapsiz konektatutako axoi-multzoak. Lagina epilepsia zuen gaixo batena zen, eta ikertzaileak ez daude ziur egitura horiek patologikoak diren edo, besterik gabe, ezohikoak.

Neurona kitzikatzaileak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Neurona kitzikatzaileak

Irudi honetan neurona kitzikatzaileak ikusten dira, garunean duten sakoneraren arabera koloreztatuak. Neurona urdinak gainazaletik hurbilen daudenak dira, eta fuksiak barrukoenak. Laginak 3 mm inguruko zabalera du.

Neurona bakar bat
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Neurona bakar bat

Neurona bakar bat (zuriz), eta hari lotuta dauden axoietatik 5.600 (urdinez). Sinapsiak (lotura-guneak), berdez. Neuronaren gorputzak, erdiko nukleoak, 14 mikrometro inguruko zabalera du. 

Neurona bakar bat eta axoiak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Neurona bakar bat eta axoiak

Neurona bakar bat (zuriz) eta harekin konektatzen diren beste neurona batzuen axoi guztiak. Berdez, axoi kitzikatzaileak; urdinez, axoi inhibitzaileak.

Neurora inhibitzaileak eta kitzikatzaileak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Neurora inhibitzaileak eta kitzikatzaileak

Irudi honetan, neurona urdinak inhibitzaileak dira; eta gorriak, laranjak, horiak eta berdeak neurriaren arabera koloreztatutako neurona kitzikatzaileak dira (gorriak handienak, eta berdeak txikienak). 15 eta 30 mikrometro bitarteko nukleoak dituzte.

Neurona piramidalak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Neurona piramidalak

Irudikapen honek zati horretako neurona kitzikatzaile guztiak (piramidalak) erakusten ditu, eta magnetizazio- eta inklinazio-maila desberdinak dituzte. Tamainaren arabera daude koloreztatuak. Gorputzek edo nukleoek 15-30 mikrometroko zabalera dute.

Axoi-kiribilak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Axoi-kiribilak

Ikerketa honetako aurkikuntza harrigarrienetako bat axoi-kiribilak dira.  Axoiak (urdinez) neuronen hari-formako zatiak dira, seinaleak garraiatzen dituztenak. Axoi-kiribilak oso bakanak izan ziren laginean, eta, batzuetan, beste zelula baten (horiz) gainean zeuden. Egitura horien funtzioa ezezaguna da.

Ispilu-irudiak
Egilea: Irudiak: Google Research eta Lichtman Lab (Harvard Unibertsitatea). Irudikatzeak: D. Berger (Harvard Unibertsitatea).

Ispilu-irudiak

Beste aurkikuntza bitxi bat: zelula-talde batzuek ispilu-irudiak egiten dituztela ikusi dute. Irudi honetan, bikote bereziki simetriko bat ikusten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila