Garunaren itxura nahaspilatsuaren atzean sare-egitura geometriko eta ordenatu bat dago, Science aldizkariak argitaratu duen lan batek erakutsi duenez. Erresonantzia magnetiko bidezko irudi-teknika aurreratuekin gizakiaren eta beste lau primateren garunak aztertu dituzte, eta kasu guztietan oso antzeko egitura aurkitu dute. Ikusi dute nerbio-zuntz paraleloz eta perpendikularrez osatutako egitura sinplea duela garunak funtsean. Zuntz horiek elkarrekin gurutzatzen dira, oihal bateko zuntzak bezala.