Sei urteko ume batek eskua Petri-plaka baten gainean jarri eta bi egunez 28 ºC-an inkubatu ondoren, argazki hau atera ahal izan zuten Raúl Rivas Gonzalezek eta Lorena Celador Lerak. Haien helburua zen adin horretako umeei erakustea eskuak garbitzea garrantzitsua dela batetik, baina, bestetik, azalean mikroorganismo ugari bizi direla. Tamaina eta kolore desberdineko orban horien atzean hainbat bakterio- eta onddo-espezie daude.
CSIC eta FECYT erakundeek antolatzen duten Fotciencia lehiaketaren 13. edizioko irabazle nagusiak izan dira argazki honekin Rivas eta Celador.
Raúl Rivas González, Lorena Celador Lera/Sari nagusia
Victor Rivera Jove/Kategoria orokorreko accesita
Mukizko babesaren pean pilatuta daude igel-enbrioi irribarretsu hauek. Batzuetan bizkar-hezurra osatzen hasia dela ikus daiteke, beste batzuetan baita isatsaren hasikinak ere.
Ruth Sánchez Hernández, Antonio Tomás López/Mikro kategoriako lehen saria
Zeolitazko kristal bat da argazkian ikusten dena. Zeolitak hamaika aplikazio izan ditzaketen mineralak dira, eta erreaktibo kimikoetatik edo hondakinetatik abiatuta sintetiza daitezke. Hala, hondakin horiek ingurumenean izango luketen eragin kaltegarria saihesten laguntzen dute. Kasu honetan, aluminio-hondakin arriskutsu batetik abiatuta laborategian sintetizatutako kristala da, eta ur poluituetatik metal astunak erauzteko erabiltzen da.