Neutrofilo batek etsairen bat topatzen duenean, irentsi egiten du. Horixe da, hain zuzen ere, gorputzean sartzen zaizkigun partikula susmagarriak suntsitzeko dugun modurik ohikoena. Gure defentsa-patruila osatzen duten globulu zurien artean, ugarienak dira neutrofiloak; batez beste, 5.000 milioi izan ditzakegu odol-litro bakoitzeko. Lehenak izaten dira gure osasunarentzat mehatxu izan daitezken patogenoak aurkitzen. Kasu honetan, neutrofiloak (horiz) bakterio-talde batekin (laranjaz) egin du topo. Bacillus anthracis espeziekoak dira, antraxaren bakterioak. Dagoeneko pare bat irentsi ditu.