Erraldoien galtzada

Irlandako iparraldeko kostaldean dago Erraldoien Galtzada hau, Antrim konderrian. Irlandako mitologiak dioenez, galtzada berezi hau Finn MacCool gerlariak eraiki zuen. Antza, Eskozian bizi zen emakume batekin maitemindu eta, haren besoetaraino iritsi ahal izateko, itsasoan galtzada bat eraikitzea erabaki zuen.

Geologoek oso argumentu desberdina dute egitura hauen jatorriari azalpena emateko. Erraldoien Galtzada osatzen duten harrizko 40.000 zutabeak orain dela 65 milioi urte sortu ziren, jarduera bolkanikoaren ondorioz.

Zutabeen forma hexagonala labaren bat-bateko hoztearen ondorioa da. Laba lurreko pitzaduretan barrena sartu eta, itsasoko urarekin topo egitean, hoztu egin zen. Hozte horrek labaren kristalizazioa eragin zuen, eta kristalizazioak, zutabe-formako hausturak. Gehienak hexagonalak dira, baina badira bost, zazpi eta zortzi aldekoak ere.

Hala ere, ezin uka galtzadak gizakiak egina dirudienik. Dublingo ikertzaileek ere aukera hori aztertu zuten 1692. urtean, galtzada deskubritu eta haren jatorriari azalpen bat emateko ahaleginetan ari zirenean.

erraldoien-galtzada-5_777.17371127
Egilea: © iStockphoto.com/Josep Pique
erraldoien-galtzada-4_705.946193613
Egilea: © iStockphoto.com/Joegough
erraldoien-galtzada-3_64.7641954169
Egilea: Chmee2
erraldoien-galtzada-2_837.429691865
Egilea: Shadowgate
erraldoien-galtzada-1_516.334115297
Egilea: Pawelbak
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila