Edertasunak min egiten du batzuetan. Horregatik janzten dituzte eskularruak Aaron Ansarovek eta Anna Ansarovek izaki garden horiek biltzeko eta erretratatzeko. Min egiten dutelako, erre.
Ederrak dira, baina, eta izena ere dotorea dute: karabela portugesa ( Physalia physalis ). Eta ez, ez dira marmokak, polipo-koloniak baizik. Marmoka asko baino pozoitsuagoak dira, ordea. Horregatik eskularruak. Eta ederrak direlako, erretratuak.