Definizioekin jolasean

Ez da erraza irudi batek erakusten duena hitzez azaltzea. Eta are zailagoa da hitzetan jartzea irudiak bati burura ekartzen diona. Izan daiteke sentimendu bat, beste irudi bat, gogoeta bat, oroitzapen bat, usain bat... edo definizio bat. Kasu horretan, Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa k lagunduko digu lizunen irudietarako hitzak topatzen, ikusitakoa hitzez azaltzen, edo irudikatutakoa hitzetan jartzen.

Estalaktita
Egilea: © Heikki Leis (Modeloa: Patata lizundua)

Estalaktita

(Geol.) Haitzulo bateko sabaitik zorurantz, kareharri-metaketaz sortutako izotz-kandelaren modukoa. Modeloa: Patata lizundua. Argazkilaria: © Heikki Leis

Bonba nuklear (Modeloa: Arbi-aza lizundua)
Egilea: Modeloa: Arbi-aza lizundua. Argazkilaria: © Heikki Leis

Bonba nuklear (Modeloa: Arbi-aza lizundua)

(Arm.) Sinonimoa: arma nuklear. Atomo-nukleoen fisio- edo fusio-erreakzioetan askatzen den energia erabiltzen duena. Hiru mota daude: fisio-bonba edo bonba atomikoa (A); hidrogeno-bonba edo bonba termonuklearra (H) eta neutroi-bonba. Modeloa: Arbi-aza lizundua. Argazkilaria: © Heikki Leis

Bizkarroi
Egilea: © Heikki Leis (Modeloa: Erremolatxa lizundua)

Bizkarroi

(Biol.) Sinonimoa: parasito. Parasitismoan, beste baten bizkarretik bizi den organismoa, harengandik janaria eta babesa lortuz. Modeloa: Erremolatxa lizundua. Argazkilaria: © Heikki Leis

Ezti
Egilea: © Heikki Leis (Modeloa: Erremolatxa lizundua)

Ezti

(Elik.) Erleek jariatzen duten substantzia likatsua eta oso gozoa, lebulosaz eta destrosaz osatuta gehienbat, loreen nektarretik lortu eta abarasketan biltzen dutena. Modeloa: Erremolatxa lizundua Argazkilaria: © Heikki Leis

Lizun
Egilea: © Heikki Leis (Modeloa: Arto lizundua)

Lizun

(Mikrob.) Materia organikoaren azalean garatzen diren zenbait onddo mikroskopikoren izen arrunta. Mizelioaren garapenak hauts edo harizpi itxura ematen die, eta, eskuarki, deskonposatzen ari diren gai organikoetan agertzen dira. Modeloa: Arto lizundua. Argazkilaria: © Heikki Leis

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila