Dallol sumendia, koloreen oasia

Etiopiaren ipar-ekialdean, Afar triangeluan, Danakil desertuaren erdian, koloreen oasi hau dago: Dallol sumendia.

Munduan altitude txikiena duen sumendia da, itsaspekoak alde batera utzita. Inguruko gatz-lautadetatik 60 bat metro altxatzen da, baina itsas maila baino 45 m beherago dago. Eta munduko lekurik beroenetako bat ere bada, urteko batezbestekoa 35 ºC da, eta ohikoak dira 45 ºC-tik gorako tenperaturak.

1.000 m-ko lodierako gatz-metaketa baten gainean dago sumendia. 1926an izan zen azken erupzioa, eta 30 bat metroko diametroa duen kraterra sortu zen. Gaur egun, sumendiaren jarduera hainbat iturburu termaletan gauzatzen da. Iturburu horietatik lurpeko urak ateratzen dira, gatzez beterik, eta ura lurrundutakoan kristalizatu egiten dira gatz horiek, eta kolorez beteriko paisaia osatzen dute: berdea, horia, zuria, gorria.

dallol-sumendia-koloreen-oasia-8_29.031833001
Egilea: © iStockphoto.com/Guenterguni
dallol-sumendia-koloreen-oasia-7_991.400710801
Egilea: © iStockphoto.com/Guenterguni
dallol-sumendia-koloreen-oasia-6_127.722028142
Egilea: Rolf Cosar
dallol-sumendia-koloreen-oasia-5_317.670437414
Egilea: Ignacio Benvenuty
dallol-sumendia-koloreen-oasia-4_639.672146049
Egilea: Hervé Sthioul/CC-Aitortu-PartekatuBerdin
dallol-sumendia-koloreen-oasia-3_142.383748868
Egilea: Ignacio Benvenuty
dallol-sumendia-koloreen-oasia-1_552.564381454
Egilea: Ignacio Benvenoty/Banco de Imágenes Geológicas
dallol-sumendia-koloreen-oasia-2_299.719435773
Egilea: Ignacio Benvenoty/Banco de Imágenes Geológicas
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila