Bryce Canyon

Izotzak, urak eta haizeak milioika urtetan zizelkatutako tximiniaz josita dago Bryce Canyon. Harkaitz horien formak eta kolore gorri, laranja eta zuriek paisaia ikusgarria osatzen dute. Estatu Batuetan, Utah-ren hegomendebaldean dago, 2.000 metrotik gorako altueran.

Bryce Canyon ez da ibai batek eragindako higaduraz sortu, eta, beraz, izen hori duen arren, izatez ez da arroila bat. Aitzitik, 30 bat kilometroan hedatzen diren hainbat anfiteatro natural dira. Eta hoodoo izeneko tximinia itxurako egitura geologikoak dira bertako ezaugarri nabarmenena; luzeenak 60 metrokoak dira. Anfiteatro handiena Bryce anfiteatroa da (argazkietan): 19 km luze, 5 km zabal eta 240 metro sakon da.

"Behi bat galtzeko lekurik txarrena" zela zioen Ebenezer Bryce arotzak. Bryce anfiteatroaren oinean jarri ziren bizitzen bera eta emaztea XIX. mendearen bukaeran, eta ordutik dauka lekuak haren izena.

Bryce Canyon31
Egilea: CC/Jean Christophe Benoist
Bryce Canyon239
Egilea: Luca Galuzzi/CC_BY_SA
Bryce Canyon484
Egilea: © Stephmbs/123RF
Bryce Canyon535
Egilea: © Galina Andrushko/123RF
Bryce Canyon335
Egilea: CC/Redeo
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila