Bizkarroia mihi

Mihi bitxia du arrain honek; bi begi eta ahoa dituen mihia. Izan ere, krustazeo bat da arrain honen mihia: Cymothoa exigua isopodoa.

Krustazeo isopodoen artean hainbat dira bizkarroi-estrategia hartu dutenak, baina C. exigua da, agian, bitxiena. Zakatzetatik sartu eta arrainaren mihiari heltzen dio; eta haren odoletik edaten hasten da. Arrainaren mihia elikatu behar lukeen odolak bizkarroia elikatzen du, eta, mihia, elikagairik gabe, atrofiatu egiten da, ia desagertu arte. Bizkarroia mihiaren oinarriko muskuluari helduta gelditzen da, ordezko mihi bihurturik.

Kanpotik etorritako mihi berriak, aurreko mihiak betetzen zuen funtzio bera betetzen du. Eta, itxuraz, ez dio bestelako kalterik eragiten arrainari.

Isopodo parasitoa
Egilea: Ross Gudgeon/www.gudgeon.id.au

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.