Mundua gure begiradatik ikustera ohituta gaudenez, eskala-aldaketa txikienak ere harrituta utz gaitzake, gure begien aurrean azaldu diren horiek eta gu mundu berean bizi ote garen zalantzan jartzeraino.
Errealitatearen gure perspektibari uko egiteko prest bagaude, mundu berri eta harrigarri batean sar gaitezke. Hori egiteko gonbita da hau. 2016ko Nikon Small World sarietako irabazleek gure begiei egindako opariak dira hauek, mikroskopio soil batez aurkitutako altxorrak.
Pertsonetan erbi-ezpaina eta ahosabaiko arraildura deformazioak eragiten dituzten mutazioak ikertzen ditu Ruizek, zebra-arrainen enbrioiekin. Horretarako, enbrioien aurpegiaren garapena jasoko duen atlas bat ari da osatzen time-lapse argazkien bidez. Gardentasunagatik, zebra-arrainen enbrioiak oso aproposak dira horrelako ikerketetarako.
Acilius generoko kakalardo urpekari arrek hainbat neurritako bentosaz beterik dute aurreko oinen azpialdea. Behar-beharrezkoak dituzte bentosak, emeen bizkarrean itsasteko.
DNA, horiz; miosina, urdinez; eta aktinazko harizpiak gorriz.