Begia. Argia. Zaldia

Hori da hurrenkera. Egia esan, zaldia lehenagotik zegoen: 20.000 urte baino gehiago zeramatzan Mañariako Askondo kobazuloaren sarrerako horman. Ikusezina zen, ordea. Arkeologoen begiek sumatu zuten arte. Orduan, argia erabili zuten, agerian jartzeko. Zehazki, argazkilaritza multiespektralari esker bihurtu zuten ikusgai irudi lausotu hura. Eta orain bai, orain gure begiek ere bereizten dute zaldia, margotu eta 20.000 urte geroago.

Askondoko zaldia19
Egilea: GIM geomatrics ©
Askondoko kobazuloaren zaldia80
Egilea: GIM geomatrics ©
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila