Basabizitza, eder eta gordin

Unea (The Moment)
Egilea: Yongping Bao/Wildlife Photographer of the Year 2019

Unea (The Moment)

Qinghai-Tibet lautadan, marmota honek hibernatzeari utzi berri zion azeri tibetarrarekin topo egin zuenean. Azkar ibili zen Yongping Bao, erasoaren unea harrapatzeko: harrapakaria hortzak erakusten, harrapakinaren ikara, bizitzaren eta heriotzaren indarra bien aurpegietan.

Altuera handienean bizi diren ugaztunen artean daude Himalaiako marmotak. Sei hilabete pasatzen dituzte izugarrizko sakoneretan egiten dituzten habietan gordeta. Ateratzen direnean, predatzaileak ez daude aukera galtzeko.

Aurtengo basabizitzaren argazki onena izan da, Wildlife Photographer of the Year lehiaketa ospetsuan. Hurrengo orrietan, lehiaketak utzi dizkigun beste argazki eder batzuk.

Katu dotorea
Egilea: Isak Pretoriusl/Wildlife Photographer of the Year 2019

Katu dotorea

Isak Pretorius, South Africa
Peruko Amazoniako basoan gurgurio bitxi hau aurkitu zuen Frank Deschandolek. Begi beirakarek erakusten zuten hilda zegoela, eta toraxetik antena-tankerako hiru luzakin ateratzen zitzaizkion. Onddo baten fruitu-gorputzak ziren. Onddo parasito horiek gurgurioen mugimenduen kontrola hartzen dute: landare-zurtoin batean gora igoarazten diete, eta nahikoa igo direnean, zurtoinari gogor helduta gelditzen dira. Orduan, onddoak, intsektu zonbiaz elikatuz, fruitu-gorputzak garatzen ditu, esporak zabaltzeko.

Bizitzaren lotura (Bond of Life)
Egilea: Stefan Christmann/Wildlife Photographer of the Year 2019

Bizitzaren lotura (Bond of Life)

Stefan Christmann (Alemania)
Pinguino enperadore txitek eta gurasoek sarri begiratzen diote elkarri. Lotura estua ezinbestekoa dute, txitek aurrera egingo badute.

Trago hotza (Cool drink)
Egilea: Diana Rebman/Wildlife Photographer of the Year 2019

Trago hotza (Cool drink)

Diana Rebman (Estatu Batuak)
Hokkaido uhartean (Japonia), goiz hotz batean, Diana Rebmanek amilotx-saldo bat ikusi zuen adar batetik zintzilik zegoen izotz-kandela baten bueltan. Koreografia bat zirudien: bata bestearen atzetik hurbiltzen ziren izotz-kandelara, eguzkiak urtutako tantak edatera.

Erle-ilara (Bee line)
Egilea: Frank Deschandol/Wildlife Photographer of the Year 2019

Erle-ilara (Bee line)

Frank Deschandol (Frantzia)
Atlas mendietan, erleak aintziraren ondoko belar luzeetan pausatzen hasi ziren, atseden hartzeko. Barailekin belarrari gogor heldu, eta, pixkanaka, erlaxatzen hasten dira; gorputza jaitsi, hegoak deskantsuan, antenak behera… lo hartzen duten arte. Halaxe dago ilarako azkena.

Une izoztua
Egilea: Jérémie Villet/Wildlife Photographer of the Year 2019

Une izoztua

Jérémie Villet (Frantzia)
Borroka basati baten erdian, hotzaren hotzez, gelditu egin behar izan zuten Dall ahari hauek, elkarren adar espiraletan gurutzatuta. Ekaitz bortitza eta berrogei gradu zero azpitik; ez zen giro borrokarako ere. Eta hantxe zegoen Jérémie Villet, unea guztiz izozteko.

Elur-lautadako nomadak (Snow-Plateau Nomads)
Egilea: Shangzhen Fan/Wildlife Photographer of the Year 2019

Elur-lautadako nomadak (Snow-Plateau Nomads)

Shangzhen Fan (Txina)
Antilope tibetar arren talde bat, Kumukuli basamortuan. 5.000 metrotik gora eta -40 ºC-ko tenperaturatan bizi ahal izateko, ile luzearen azpian beste ilaje arin eta bero bat dute, shahtoosh deitzen zaiona. Ilaje preziatu hori lortzeko antilopeak hiltzen dituztenez, haien populazioa izugarri murriztu zen 1980ko eta 90eko hamarkadetan. Geroztik zertxobait gora egin duen arren, oraindik ehizatzen dira shahtooshezko xalak egiteko.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.