Hawaii-ko unibertsitateak eta AURA Astronomi Ikerketarako Unibertsitateen Erakundeak sarearen bidez Mauna Kea sumendiko teleskopioekin bat egiten duen Internet konexio berria garatu dute. Konexio hau Internet2 sarearen barnean egingo da, eta modem arrunta baino1.000 aldiz azkarragoa da. Mundu guztiko astronomoek teleskopioek lortutako irudiak eskura izatea du helburu, eta horrek eskaintzen duen informazioa kudeatu ahal izateko segundoko 45 milioi bit garraiatzeko ahalmena duen konexioa garatu dute. Honen bidez aurkikuntza berriak beste behatokietara zabaldu ahal izango dira eta bideokonferentziaren bidez behatokien arteko elkarlana ahalbideratuko da, nazioarteko behaketa astronomikoak egiteko.
Internet2 sarea EEBBetako ikerkuntza- eta hezkuntza-erakundeek erabiltzen dute batez ere eta teknologia eta aplikazio berriei esker Internet arrunta baino askoz azkarragoa da.