Propietate fisiko alderanzgarriak

Kaliforniako Unibertsitateko bi ikertzailek ohiko propietate fisikoak alderantzika ditzakeen materiala sintetizatu dute.

1968. urtean Victor Veselago ikertzaile errusiarrak eremu elektromagnetikoari desberdin erantzungo zion materiala irudikatu zuen. Doppler efektua alderantzikatu edo argiaren errefrakzio-indize negatiboak lituzke materialak; Veselagoren ikerketak teorikoak izan ziren, ordea, halako materialik ez baitzegoen orduan.

Kaliforniako ikertzaileek material hori sintetizatu dute, paraleloki loturiko kobrezko eraztun mehez osaturiko materiala. Material berriak iragazkortasun eta permitibitate-balio negatiboak ditu eta Doppler efektua alderantzikatu egiten du; hau da, material hau zeharkatzen ari den soinua urrutiratzen ari bada, altuago entzungo dugu eta hurbiltzen ari bada berriz, baxuago. Ikertzaileen arabera telekomunikazio-sateliteetan aplika daitezke halako propietateak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila