Motoa: pasatzen ez den moda

Hirietan zehar ibiltzeko ibilgailu asko dago, hala nola, automobila, autobusa, taxisa, etab. Baina, motoa baino egokiagorik ezagutzen al duzu? Edozein tartetatik sar gaitezke berarekin eta aparkatzeko arazorik ez du sortzen. Hori bai, bi gurpilen gainean joateak ez du segurtasun handirik eskaintzen.

Motoa ibilgailu azkarra eta erabilgarria bada ere, bere punturik ahulena ezegonkortasunean datza. Zenbaitzuek kontrakoa frogatu nahi izango dute, baina nahiz eta lasterkariek kurbatan hartzen dituzten posizioak eta inklinazioak erbiak har ditzakeenaren berdinak izan, azken honek lau hankak erabiltzen ditu horretarako.

Teorikoki bi ukipen-punturen gaineko orekarik ez da naturan existitzen. Gutxienez hiru puntu behar dira egonkortasuna lortzeko. Bizikletak eta motoak martxan daudenean badirudi lege hau ez dela betetzen, baina geldituz gero oina lurrean jarri beharra dago. Beste hitz batzuetan esanda, oreka dinamikoa existitzen da, baina oreka estatikoa ez.

Egonkortasun-arazo hau gainditu nahian, ikerlariek zenbait eredu bitxi egin dute. Artikulu honetan eredu hauetako batzuen ezaugarriak erakutsiko ditugu. Hala ere, eta eredu sofistikatu hauen ezaugarriak aztertuz, arazoak ez direla gainditu esan daiteke; hau da, egonkortasunean irabazten dena abiaduran edota erosotasunean galtzen da eta alderantziz. Hau dela eta, zorionez ala zoritxarrez, motoak moto izaten jarraituko du.

Quasar

    Mota: etzanda gidatzeko motoa.
    Zenbat plaza: bat
    Luzera: 2,10 m
    Zabalera: 0,90 m
    Pisua: 300 kg
    Inklinazio maximoa: ––
    Aurreko esekidura: beso oszilatzailea, bi motelgailu
    Atzeko esekidura: beso oszilatzailea, bi motelgailu
    Aurreko balazta: 2 disko
    Atzeko balazta: disko bat
    Aerodinamika: osoa; gidatzailea estalita
    Motorea: Honda 750, 4 zilindro eta 4 aldikoa
    Zilindrada: 748 cm 3
    Abiadura-kaxa: mekanikoa eta 5 abiadurakoa
    Transmisio sekundarioa: Cardan bidezkoa
    Potentzia maximoa: ––
    Abiadura maximoa: ––
    Prezioa: Inglaterran badago eta 1.400.000 pta. balio du.
    Ohar orokorrak:
    Denbora luzean gidatzeak, benetako karrozeria muntatzea justifikatzen du. Horrela ondoko bi helburuok lortzen dira: gidatze erosoagoa eta afrontuarekiko babes ona. Gidatzailearen posizio ona lortzeko, gidatzeko sistema moto klasikoak duenarekiko desberdina da. Azken hau gidatzeko urkilaz baliatzen bada ere, beste honetan beso oszilatzailea erabiltzen da. Birak emateko heldulekuak beso honen muturrean gurpila pibota erazten du. Besoaren muturretik gurpilerainoko lotura bolante-erradio gogor batez lortzen da. Gidatzailea etzanda doanez, grabitate-zentrua asko jaisten da eta beraz, ezin du gorputza aldeetara inklinatu zeren eta birak hartzeko egonkortasuna txikiagotu egiten bait da. Oro har sistema osoa ezegonkorra dela esan daiteke.

Oekomobill


    Mota: guztiz estalia
    Zenbat plaza: 2, tandem eran
    Luzera: 3,75 m
    Zabalera: 1,27 eta 1,40 m-ren artean
    Pisua: 320 kg
    Inklinazio maximoa: 51° (Orain arteko motorik onenek 50°ko inklinazio-angelua zuten)
    Aurreko esekidura: urkila teleskopikoa
    Atzeko esekidura: motelgailu bakarra
    Aurreko balazta: disko bikoitza
    Atzeko balazta: disko bat
    Aerodinamika: guztiz estalia eta karrozeria beira-zuntzezkoa, Kevlar-ez armatua (Cx 0,2 baino txikiagoa)
    Motorea: BMW K 100, 4 zilindro, 4 aldikoa
    Zilindrada: 987 cm 3
    Abiadura-kaxa: mekanikoa, 4 abiadura gehi atzera-martxa
    Transmisio sekundarioa: Cardan bidezkoa
    Potentzia maximoa: 66 kW 8000 bira minutukotan
    Abiadura maximoa: 250 km/h
    Prezioa: Suitzan badago; 3.200.000 pta. inguru balio du.
    Ohar orokorrak:
    Motoa gelditzerakoan gidatzaileak hankak atera ezin dituenez, alboetatik bi gurpiltxo egonkortzaile irteten dira gidatzailearen aginduz. Motoaren abiadura 7 km/h baino txikiagoa denean ordenadoreak abisatzen dio pilotoari. Motoa klasikoa baino luzeagoa eta zabalagoa denez, ez da oso erosoa suertatzen hiri barnean ibiltzeko. Baina bere arazorik larriena egonkortasun kaxkarrean datza. Gidatzaileak gorputza ezin du inklinatu eta beraz egonkortasunak asko galtzen du.

Amorton car

    Mota: Triziklo karrozatua
    Zenbat plaza: 1
    Luzera: 2,10 m
    Zabalera: 0,92 m
    Pisua: 50 kg
    Inklinazio maximoa: ez da inklinatzen
    Abiadura maximoa: 24 km/h
    Autonomia: 36 km-koa, 6 ordu kargatzen utzi ondoren
  • Ohar orokorrak:
    Moto honen egileak, Sanyo-k, ez du informaziorik argitaratu eta egin nahi izan duen gauza bakarra siliziozko eguzki-zelulak frogatzea izan da.

Scooter wolkswagen

    Mota: trizikloa
    Zenbat plaza: 2, bata bestearen ondoan
    Luzera: 3,17 m
    Zabalera: 1,49 m
    Pisua: 550 kg
    Inklinazio maximoa: ez da inklinatzen
    Aurreko esekidura: McPherson erakoa
    Atzeko esekidura: motelgailu bakarra
    Aurreko balazta: ––
    Atzeko balazta: ––
    Motorea: 4 zilindro, 4 aldikoa
    Zilindrada: 1050 edo 1400 cm 3
    Abiadura-kaxa: mekanikoa; 4 abiadura gehi atzera-martxa
    Transmisio sekundarioa: Cardan bidezkoa
    Potentzia maximoa: 29 kW edo 66 kW
    Abiadura maximoa: 160 edo 220 km/h
    Prezioa: ez dago komerzializatua
    Ohar orokorrak:
    Ez dakigu merkatal helbururik gabeko saiakuntza soila den ala ez. Egonkortasunaren aldetik ere ezer gutxi dakigu. Oraingoz behintzat, arazo honetan sartzeko enpresaririk ez dago.

Moto crabe

    Mota: triziklo giltzatua
    Zenbat plaza: 2, tandem eran
    Luzera: 2,50 m
    Zabalera: 1,05 m
    Pisua: 320 kg
    Inklinazio maximoa: 35°
    Aurreko esekidura: urkila teleskopikoa
    Atzeko esekidura: gurpileko bi motelgailu
    Aurreko balazta: disko bat
    Atzeko balazta: danborra gurpil bakoitzean
    Motorea: Moto-Guzzi bizilindrikoa eta 4 aldikoa
    Zilindrada: 850 cm 3
    Abiadura-kaxa: Panhard mekanikoa, 4 abiadura gehi atzera-martxa
    Transmisio sekundarioa: kateazkoa
    Potentzia maximoa: 51 kW 6500 bira minutukotan
    Abiadura maximoa: 160 km/h
    Prezioa: ez dago komertzializatua
    Ohar orokorrak:
    Atzeko gurpilak trapezio artikulatu baten bitartez elkartuta daudenez, motoarekin batera inklinatzen dira, eta beraz, sistemaren egonkortasuna ona da.

Flying banana

    Mota: etzanda gidatzeko motoa
    Zenbat plaza: 2, tandem eran
    Luzera: 1,70 m
    Zabalera: 0,60 m
    Pisua: 160 kg
    Inklinazio maximoa:
    Aurreko esekidura: beso oszilatzailea, 2 motelgailu
    Atzeko esekidura: beso oszilatzailea, 2 motelgailu
    Aurreko balazta: 2 disko
    Atzeko balazta: danbor bat
    Aerodinamika: integrala
    Motorea: Honda 500 CX, bizilindrikoa, 4 aldikoa
    Zilindrada: 500 cm 3
    Abiadura-kaxa: mekanikoa, 5 abiadurakoa
    Transmisio sekundarioa: Cardan bidezkoa
    Potentzia maximoa: ––
    Abiadura maximoa: ––
    Prezioa: Inglaterran badago eta 520.000 pta. inguru balio du.
    Ohar orokorrak:
    Quasar-ari buruz esandakoa errepika-daiteke kasu honetan ere.

Gyro-up honda

    Mota: triziklo giltzatua
    Zenbat plaza: 1
    Luzera: 1,76 m
    Zabalera: 1,10 m
    Pisua: 94 kg
    Inklinazio maximoa: 20°
    Aurreko esekidura: Earless motako urkila
    Atzeko esekidura: monomotelgailua
    Aurreko balazta: danbor bat
    Atzeko balazta: danbor bat
    Motorea: zilindro bakarra eta 4 aldikoa
    Zilindrada: 49 cm 3
    Abiadura-kaxa: automatikoa, momentu-bihurgailu bidezkoa
    Transmisio sekundarioa: uhalezkoa
    Potentzia maximoa: 3,6 kW, 6500 bira minutukotan
    Abiadura maximoa: 60 km/h
    Prezioa: Japonian badago eta 200.000 pta. inguru balio du.
    Ohar orokorrak:
    Birak hartzerakoan triziklo honen aurreko zatia bakarrik inklinatzen da, baina inklinazio hau ez da nahikoa zenbait kasutan eta beraz, gerta daiteke atzeko gurpiletako bat altxatzea.

Helix

    Mota: etzanda gidatzeko motoa
    Zenbat plaza: 2, tandem eran
    Luzera: 1,70 m
    Zabalera: 0,60 m
    Pisua: 160 kg
    Inklinazio maximoa: ––
    Aurreko esekidura: Earless motako urkila
    Atzeko esekidura: motelgailu bakarra
    Aurreko balazta: disko bat
    Atzeko balazta: danbor bat
    Motorea: zilindro bakarra, 4 aldikoa
    Zilindrada: 244 cm 3
    Abiadura-kaxa: automatikoa momentu-bihurgailu bidezkoa
    Transmisio sekundarioa: uhalezkoa
    Potentzia maximoa: ––
    Abiadura maximoa: 125 km/h
    Prezioa: Estatu Batuetan badago eta 300.000 pta. inguru balio du.
    Ohar orokorrak:
    Lurretik eserlekurainoko altuera 65 cm-koa da, moto klasikotan metro batekoa den bitartean. Hau egonkortasunaren aldetik txarra da; kurbatan ezin bait da gorputza gehiegi inklinatu.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila