Uztaz aspaldi ahaztuta, hurrengo urtaroa prestatzen hasi beharko dugu. Landaketak gauzatzeko garai egokia da, bi baldintza kontutan harturik: bata, izotzik ez den egunean burutu eta bestea zulaketa aldez aurretik egin, landaketa bitartean ahal den tarterik handiena utziz.
Negua jasateko bai gaitzak eta bai izurriteak beren forma erresistenteak garatzen dituzte, baina frutarbolatan hauen aurka tratamenduak egiteko garai egokia da.
Gogoratu lehen hain zabaldua zen enborreko kareaz tratatzeko ohitura. Egun, tratamendu egokiak dauzkagu; olio-estruktura duten produktuak alegia. Produktu hauek, arbolaren gainean, aireak igaro ezin duen geruza sendo bat osatzen dute, zeinaren azpian negu-esporak, izurriteen arrautzak etab. ito egiten diren.
Datorren urtaroari begira neguko tratamendu hauek oso garrantzitsuak dira:
Neguko tratamendu hauek hostoa erori denetik udaberrian begiak hazten hasi bitartean egin behar dira; frutarbolaren sasoi apalean alegia, sasoi aktiboan landarea bera ere itoko luketelako.
Tratamendua erabat gomendagarria da armiarma edo akaro eta onddoek eragindako gaitzak ditugun kasuetan; bai pipitadun-frutarboletan eta bai hezurdun frutarboletan.
...neguko tratamenduak egokia izan behar du.Bi olio-mota aurki ditzakegu tratamendua egiterakoan: olio zuria eta olio horia . Olio zuria arinagoa da eta osatzen duen geruza antzekoa bada ere, berarekin daramatzan fungizida, akarizida edo intsektizidak produktu aktibo arinak dira eta beren toxikotasun maila (A).
Segurtasun-epeak ere motzak dira (15-20 egun).
Olio horia aldiz, oso indarsua da daraman produktu aktiboen (intsektu, akaro edo onddoen hilkariaren) eraginak oso gogorrak direlako. Toxikotasun handia dute (B eta C maila) eta itxaron beharreko segurtasun-epea oso luzea (30 egun).