"Fisika Plazara" programaren helburu orokorra Europan Fisika sustatzea da. Hiritarren kultura zientifikoa bultzatzea, Hezkuntza Curriculumetan eta giza komunikabideetan Fisikaren presentzia handitzen eta hobetzen laguntzea, ikasleen aukeretan Fisikak duen beheranzko joera aldatzea, horiek dira programaren helburu nagusiak. Oro har, Fisika erronka interesgarriak dituen arloa dela agertu nahi da, bai intelektualki eta bai eguneroko bizitzan erabilgarri diren erronkak dituena.
"Fisika Plazara" programaren bukaera jendaurreko bilera handia izango da. Bilera 2000. urteko azaroaren 5etik 10era bitartean egingo da Europako Partikula Fisikoen Laborategiak (CERN) Genevan duen egoitzan.
"Fisika Plazara" programa Espainian Batzorde Nazionalak koordinatzen du eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen (RSEF) egoitzan dago. Antolatu dituen ekintzetan garrantzitsuenetarikoa lehen, bigarren eta Unibertsitateko irakasle eta dibulgatzaileentzako lehiaketa da. Lehiaketa 5 ataletan banatzen da:
Lehiaketan parte hartuko duten guztietan Genevako bilerara gonbidatuko diren Espainiako 20 ordezkari hautatuko dira. Aukeraketa Donostiako Miramon Zientziaren Kutxagunean izango da, irailaren 30ean eta lehiaketara aurkezturiko lanik onenen egileak gonbidatuko dituzte.
Aurreikusitako beste jarduerak Fisika dibulgatzeko hitzaldiak dira. Hitzaldi horiek irakasle eta komunikatzaile ezagunek emango dituzte. Horrez gain, beste ekintza batzuk ere proposatuko dira martxotik azarora bitartean, Fisikaren mundua eta, oro har, zientziaren mundua prentsa, irrati eta telebistan agerian izan daitezen.
Programari buruzko informazio gehiago eta txapelketarako oinarriak Interneteko helbide hauetan lor daitezke:
http://ific.uv.es/fa2000 edo http://www.estec.esa.nl/outreach/pos.
Bestela, posta elektronikoz eskatu fisicaenaccion@hotmail.com helbidera.