Euskal Herriko ingurune babestu nagusienak

  • URDAIBAI

Babes-maila: Biosferaren Erreserba
Izendapena: 1989ko uztaila
Azalera: 23.000 ha
Kokalekua: Bizkaiko iparraldea. 22 udalerriren lurrak sartzen dira erreserbaren baitan eta Oka, Mape, Artigas eta Laga ibaien arro hidrografikoek mugatzen dute.
Ezaugarriak: Mendetan zehar, bertako gizon-emakumeen iharduerek modelatu duten ingurune dibertsoa da. Eremu txikian, ekosistema-mota desberdinak aurki ditzakegu. Bereziki garrantzitsuak dira bertako itsasadarra, itsasertza, artadia eta aztarnategi arkeologikoak.

  • URKIOLA

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1989ko abendua
Azalera: 5.988 ha
Kokalekua: Bizkaiko hego-ekialdea eta Arabako ipar-ekialdeko eremu txiki bat. Aramotz-Ezkubaratzeko mendizerra, Mugarra eta Anboto mendiak eta Arangioko mendizerra sartzen dira Parke Naturalaren baitan.
Ezaugarriak: Baso-ustiaketa eta artzantza izan dira gaur egungo paisajearen eragile. Ingurune menditsua izaki, bertan ez da herrigunerik finkatu. Goi-mendietan kararrizko hormez taxututako paisaje menditsua nabarmentzen da. Beherago, pagadi eta larre zabalak aurkituko ditugu. Azken urteotan Euskal Herri osoan landatu diren pinu-sailek ere ordezkaritza bikaina dute Urkiolan.

  • VALDEREJO

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1992ko urtarrila
Azalera: 3.418 ha
Kokalekua: Arabako mendebaldea. Burgosko probintziarekin egiten du muga. Bere baitan, Lahoz eta Lalastra herriak daude. Villamardones eta Ribera, berriz, ez dira dagoeneko herri, aspaldi hustu baitziren.
Ezaugarriak: Kararrizko hormatzarrez inguraturiko bailara zabala da. Pinudi, pagadi eta artadiak ditu mendi-magaletan; ibarrean, berriz, gero eta gutxiago ustiatzen diren larreak. Piskanaka hustuz joan zen bailara; bertako biztanleak, nekazariak, Gasteiz eta Mirandara joan ziren lanera. Parke Natural izendatu zutenetik, berriro itzuli da gizakia Valderejora, baina ez justu lanera...

  • GORBEIA

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1994ko ekaina
Azalera: 20.016 ha
Kokalekua: Bizkaia eta Araba arteko mugan dago. Iparraldera Orozkoko bailara du, Ekialdera Arratiakoa, Hegoaldera, berriz, Zuia eta Zigoitiako bailarak eta, azkenik, mendebaldera, A-68 autopista eta Urkabustaizko bailara.
Ezaugarriak: Gorbeiako tontorra erdi-erdian duen naturgune menditsua da. Euskal mendizaleek ongi ezagutzen dituzten txokoak daude bertan. Ekosistema aipagarrienak Altubeko pagadiak, Itxinako ingurune karstikoa eta Gorbeiagane eta Berretingo larreak dira.

  • ARALAR

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1994ko apirila
Azalera: 10.956 ha
Kokalekua: Gipuzkoako hego-ekialdea. Nafarroako mugan, Bedaio eta Ataun artean.
Ezaugarriak: Larre zabalez osoturiko paisaje menditsua. Bertako aztarnategi arkeologiko ugariek adierazten duten moduan, gizakiaren presentzia aspaldikoa da eremu honetan. Gaur egun, artzantzak berebiziko garrantzia du paisaje horren kontserbazioan. Geologikoki ere, balio handiko txokoak aurki ditzakegu, Ataungo domoa, Pardelutzko glaziar-zirkua, etab.

  • AIAKO HARRIA

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1995eko apirila
Azalera: 6.913 ha
Kokalekua: Gipuzkoako ipar-ekialdea. Bidasoa eta Urumea ibaien artean. Ekialdetik, Nafarroarekin egiten du muga.
Ezaugarriak: Geologikoki interes handiko gunea da. Bertan daude Euskal Herriko material zaharrenetarikoak. Mazizo Paleozoikoa dugu, hots, hertziniar orogenia gertatu aurrekoak. Bertako baso gehienak ustiapen produktibistatik bideratuta daude. Dena den, baso naturalagoen arrastoak ere aurki daitezke Añarbe, Endara eta Oianlekun. Beste ezaugarri aipagarria, mehatze zaharrek osatzen dute, Arditurriko meheak, esaterako.

  • BERTIZ

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1984ko martxoa
Azalera: 2.040 ha
Kokalekua: Nafarroako iparraldean, Bidasoa ibaiaren ertzean, Bertizarana udalerrian dago. Iparraldera Etxalarrekin egiten du muga, ekialdera Baztanekin, hegoaldera Bidasoa ibaiarekin eta mendebaldera, berriz, Bertizaranako lursailekin.
Ezaugarriak: Parkearen baitan, nahikoa natural mantendu diren basoak daude. 1392. urtean, Pedro Miguel Bertiz-en eskuetan gelditu zenetik, jauntxo asko pasa da bertatik eta, hain zuzen ere, horregatik ustiapen txikiagoa izan dute lur hauek. Bertizko jauregiaren inguruetan 1847. urtean sorturiko jardin botanikoa dago.

  • URBASA-ANDIA

Babes-maila: Parke Naturala
Izendapena: 1997ko otsaila
Azalera: 21.408 ha
Kokalekua: Nafarroako iparraldea. Iparraldera Sakanako bailara du, ekialdera Goñi, hegoaldera Guesalazko bailara, Lezaun eta Abarzuza eta mendebaldera, berriz, Araba.
Ezaugarriak: Artzantza eta basogintzaren kudeaketa ez dira berriak mendi hauetan. Aspaldiko lanbide hauek, bertako baliagaiak arrazionalki ustiatuz, gaur egungo paisajearen aitzindariak dira. Prozesu luze eta eztabaidatsu baten ondoren izendatu zuten Parke Naturala.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila