Bizkarrezurrak plano lateralean duen desbiazio edo deformazioa da.
Gehiago izaten da umeetan pertsona helduetan baino; hazkunde-fasean daudenean batez ere. Batezbeste 20 umetatik 1 eskoliosiak jota dago, eta nesketan gehiago mutiletan baino
Hala ere bereizi egin behar dira:
a) JARRERA ESKOLIOTIKOA
Bizkarrezurra okerra da, baina muskuluen ahalegin txiki batez berriro bere egoera normala berreskuratzen du; zuzendu egiten da.Izan daiteke postura asimetrikoak hartzeagatik (gaizki esertzen da, etab.). Edota ZAMAKO (edo KARGAKO) JARRERA ESKOLIOTIKO deituak izan daitezke, beheko gorputzadar bat bestea baino motzagoa denean: ondorioz gorputza alde horretarantz “erori” egiten da.
Hala ere ez dira baztertu eta mesprezatu behar, zeren eta muskuluen ahulezia baldin badago, eta jarrera desegoki hori zuzentzen ez bada, luzarora benetazko eskoliosia ager bait daiteke.
Tratamendua: bizkarrezurreko muskulatura indartu, errehabilitazioa (ariketa eta jarrera egokien bidez).
b) ESKOLIOSIA
Kasu honetan bizkarra ez da simetrikoa, hau da ezkerraldea eta eskuinaldea ezberdinak dira. Bestalde, ez da posible berez (kanpoko indar edo bitarteko mekanikorik gabe) bizkarrezurrak bere postura zuzena berreskuratzea.
– Zutik, eskuak gorputz-alboetara jarriak eta umea lasai dagoela (erlaxatua), bizkarrezurrari begiratu.
– Zalantzarik izango bagenu, umeari aurrerantz makurtzeko esango diogu, zangoak tolestu gabe (belaunak zuzen). Eskoliosirik balego desbiazioa nabarmendu egingo litzateke.
a) Kasu moderatu edo ertainetan:
Trakzioak beharrezkoak izan daitezke igeltsuzko kortseekin batera. Gimnasia, bestalde, oso komenigarria da.
Kirolak, simetrikoak direnean, hau da gorputzaren bi erdialdeak modu simetriko edo berdintsuan lantzen dituztenean (saskibaloia, eskubaloia, igeriketa batez ere) komenigarriak dira. Baita dantza klasikoa edo balleta ere. Beste batzuk, ordea, ez dira egokiak (tenisa).
b) Kasu larrietan, KIRURGIA izango da baliabide bakarra.
Desbiazioak 35-40otik gora baldin baditu, kirurgiaz baliatzen da bizkarrezurra zuzen eraziz, baina makurdura eskoliotikoa ez da inoiz erabat zuzentzen; teknikoki posible ez delako batetik, eta muga batetik aurrera (batezbeste desbiazioa 50o baino handiagoa denean) zuzenketarekin ornomuina zauritzeko arriskua izango genukeelako bestetik.
a) Umeetan:
Ikastolara doanean pisua bi eskuetan banatu, edo hobe oraindik pisu hori bizkarrean eramatea hobe da (motxila-moduko zorroak). Ikusmen arazoek ere eduki dezakete beren garrantzia.
Jarrera bizioso edo kaltegarriak baztertu (idatzi edo eseritzean).
b) Pertsona helduetan:
Ohean koltxoi bigunegiak ez erabili; ezta buruko lodiegirik ere. Ohetik jaikitzerakoan, kontuz! Muskuluek berotu beharra daukate. Beraz, nolabait “ohitu” arte ez egin esfortzu handiegirik.
Kotxean, jarrera egokiak (aulkia, leihoetako aire-boladak,…) hartzea komenigarri da.
Lanean gaudela, noizean behin ariketatxo batzuk egitea ere lagungarri izan liteke.
Aurre-atzeranzko planoan, bizkarrezurrak batez ere bi makurdura ditu.
Alterazioak hiru bidetatik egin daitezke:
Hemen ere, eskoliosiarekin gertatzen zen bezala, bereizi egin behar dira jarrerak (lordotikoa, zein zifotikoa), erraz zuzentzen direnak, eta benetako zifosi edo lordosiak.
Noiz ager daitezke horrelako kasuak?
Tratamendua