Elhuyar Fundazioa
IBMk garatu berri dituen transistore malguei esker, bil daitezkeen pantailak egin ahal izango dira laster. IBMko ikertzaileek azaldu dutenez, transistore-mota horiek oso merkeak izango dira gainera.
Orain arte, transistoreak material zurrunezkoak ziren; IBMk garatu dituen transistore horiek, ordea, material organiko eta ez-organikoak geruzetan elkartzen dituzte eta geruza bakoitza ile arrunt bat baino ehunka aldiz meheagoa da.
Transistore horiek plastiko modura garatzen badira, pantailaren forma hainbat eratan moldeatzeko aukera emango dute.