Gaur egungo konposite termoegonkorren ingurumen-inpaktuari buruzko kezkek aukera jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Horretarako, indargarri jasangarriak erabili dira, eta eduki biologikoa duten erretxina termoegonkor berriak eta sistema birziklagarriak garatu. Aurrerapenak aurrerapen, beharrezkoa da ikertzen jarraitzea alternatiba gehiagoren bila.