“Hotz naiz!” – oihukatu du sagarrak dardarka. “Ba ni primeran sentitzen naiz” – erantzun dio jogurtak harro-harro. Nola liteke hozkailuaren barruan dauden produktuak elkarrekin hizketan aritzea? Azkenaldian hain entzutetsua den Gauzen Interneti (Internet of Things IoT) esker, noski! Punta-puntako teknologia horren bidez, gailuek informazioa partekatzen dute beren artean. Zehazki, tresna bakoitzak bere egoerari eta inguruan gertatzen denari buruzko informazioa biltzen du, beste tresna batzuei jakinarazten die eta beren artean elkarreragiten dute.