Aurtengo neguan Filomena izan dugu hizpide, hain zuzen, erregistroen arabera duela hamarkada asko ikusi gabeko elur-denboralea. Elur-uzta oparoa utzi zuen Euskal Herrian eta ederki zuritu zituen Iberiar penintsulako beste hainbat eremu ere, tartean, penintsula bera Eurasiar kontinentetik banatzen duten Pirinioak.