Fitnessaren aroan bizi gara. Ariketa fisikoarekiko interes handia dugu, nahiz eta paradoxikoki bizimodu modernoa oso sedentarioa izan. Gimnasioak erreferentziazko espazioak dira, eta sare sozialetan bideo ugari aurki ditzakegu non itxura fisikoa eta ongizatea hobetzeko aholku asko ematen diren. Nahiz eta jende askok jarraibide horiek zorrotz jarraitu, askotan ez dugu ulertzen zer aldaketa gertatzen diren gure gorputzean kirola egitean. Nola hazten dira gure muskuluak ariketa egiten dugunean? Nola aldatzen dira gure metabolismoa, bihotza, birikak edo garuna?
“Bazen behin bi seme zituen gizon bat. Semeak guztiz desberdinak ziren. Pedro, zaharrena, mutil bizkorra eta arduratsua zen, baina oso beldurtia. Haren anaia txikia, Jon, ordea, ez zen inoiz ezeren beldur. Horregatik, herrian denek "Jon Beldurgabe" deitzen zioten. Joni ez zioten beldurrik ematen ez ekaitzek, ez hots arraroek, ez munstroen ipuinek. Beldurra ez zen existitzen berarentzat” (Grimm anaien Jon Beldurgabe eleberriaren egokitzapena, 1812).
Jonek ez bezala, segur aski gutako gehienok sentitu dugu noizbait beldurra. Zer da beldurra? Non dago zehazki? Ba al dago beldurrik sentitzen ez duen jenderik? Kontrolatu ahal dugu?
“Aurrez aurre aurkitu nuen zurrumurruek aipatzen zuten banpiroa. Adin zehaztezineko gizona zen, aurpegi arrarokoa, eskeletikoa, eta muturreko zurbiltasuna zuen. Begiak hondoratuak, gorrituak eta haserrez beteak zituen. Bere aho nazkagarria hurbildu zidanean, kosk egiteko asmoz, hortzak iltzeak bezain zorrotzak zituela ikusi nuen. Eskuak niregana luzatu zituenean, haren gorputz-adarrak ikusi nituen. Zauriz eta orbainez estalita zeuden, eguzki-argiarekiko esposizio gehiegiak eragiten dituenen antzera.
Badakit gaur ikusi dudana ezingo dudala bizitza osoan ahaztu. Nire buruak ez du onartzen naturaz gaindiko izaki batekin topo egin dudala. Agian, azken finean, gaixorik dagoen norbait besterik ez da”.