Edorta Santos Vizcaíno

Edorta Santos Vizcaíno

EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea

Zelula amak: etorkizuneko biomedikuntzaren eragileak

2021/07/12 Ainhoa González Pujana - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea
Rosa María Hernández Martín - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea
Edorta Santos Vizcaíno - EHUko NanoBioCel taldeko ikertzailea

Azken hiru hamarkadetan, zelula amen inguruko interes klinikoa nabarmen handitu da. Izan ere, zelula horiek hainbat gaixotasun tratatzeko duten potentziala ikerketa anitzetan frogatu da. Azken urteetan ikerketa aurreklinikoetan egindako aurrerapenek bide eman diete zelula ametan oinarritutako giza entsegu klinikoei. Saiakuntza kliniko gehienak fase goiztiarretan dauden arren, fase aurreratuetako entseguek ekarri dituzte zelula ametan oinarritutako lehendabiziko produktu baimenduak. Konkretuki, 2015ean, Japonian, TemCell® izendatutako produktuak onarpena jaso zuen mentu versus ostalari gaixotasuna tratatzeko. 2018an, Europako Sendagaien Agentziak zelula ametan oinarritutako lehendabiziko sendagaia baimendu zuen —bakarra da oraindik gaur egun—, Crohnen gaixotasunak eragiten dituen uzki inguruko fistulak tratatzeko. Hala ere, zelula amen behin betiko translazio klinikoa lortzeko, zenbait erronka gainditu behar dira oraindik; garrantzitsuenen artean, zelulen erretentzioa eta epe luzeko eragina bermatzea daude. Eta erronka horiei aurre egitea izan da doktoradutza-tesiaren helburu nagusia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila