Erronkak gustuko badituzu garaiz zaude Clay Matematika Institutuak eskaintzen duen saria [1] eskuratu eta milioi bat dolar poltsikoratzeko. Egitekoa, ordea, ez da nolanahikoa: milurteko zazpi problemetariko baten misterioak argitzea, fluidoen higidura definitzen duten Navier-Stokesen ekuazioek ezkutatzen dituztenak hain zuzen ere. Matematika eta fisikaren mugetan dauden ekuazio horiek zeresana sortu dute azken urteotan, 2017an Princeton Unibertsitateko matematikari talde baten emaitzek ezbaian jarri baitzuten soluzioen bakartasuna.