Gaur egun, unibertsoa osatzen duten osagaien % 5 besterik ez da ezagutzen, materia arrunta deritzona. Unibertsoaren osagai misteriotsuen % 27 materia da eta beste % 68, berriz, energia; osagai horiei materia ilun eta energia ilun esaten zaie. Osagai ilunen izaera ezagutuz gero, gai izango ginateke unibertsoaren eboluzio osoa azaltzeko; sorreratik gaur egun arte, alegia. Ondorioz, zer da materia iluna? Zerez dago osatua?