Jende asko aritzen da baterien ikerkuntzan lanean: lan teorikoan, materialen sintesian, karakterizazioan… Lan handia da, eta emaitzak nahi genukeena baino motelago iristen dira sarritan. Adimen artifizialak asko azkartu lezake prozesu hau, bateria berrien osagaiak laborategi automatizatuetan lortzeraino!
Zer pasatuko litzateke bateria batek kargatzeko erabilitako energiaren zati bat soilik gorde ahal izango balu? Edo gordetzen duen energiaren zati txiki bat soilik pasatu ahal izango balitzaio gailu mugikorrari? Bateriaren barneko albo-erreakzioek zerikusi handia dute horretan, eta polimero-elektrolito egokia topatzeak bateriaren eraginkortasuna hobetzen lagundu lezake.