Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena

Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena

Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)

Zorionak zuri, zorionak beti, zorionak Henrietta?

2021/07/07 Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)
Beñat Zaldibar Aranburu - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)

Guztiontzat horren berezia eta gogorra suertatu den 2020. urtean, non COVID-19a ia berri guztien buru izan den, fokuetatik kanpo geratu da (gure uste apalean) urteurren bat, Henrietta Lacks-en jaiotzaren 100. urteurrena hain zuzen ere. Henriettaren bizitza labur eta xumea izan zen arren, haren zelulek ez dute soilik COVID-19a mendean hartzen laguntzen, baizik eta beste hainbat gaixotasunen nondik norakoak ulertzen eta aztertzen laguntzen dute. Berebiziko garrantzia duten tresna bilakatu dira zelula horiek. Hau da gure omenaldi txikia.

Mintzik gabeko organuluak

2019/12/23 Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea (EHU)
Beñat Zaldibar Aranburu - Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea

Zelulek hainbat mekanismo dituzte ingurunean gertatzen diren aldaketei berehala erantzuteko. Mekanismo horietako bat da mintz gabeko organuluek plastikotasun altua izatea. Mintz gabeko organuluak duela gutxi ezagutu dira, eta litekeena da egitura txiki horietan hainbat gaixotasunen gakoa edota bizitzaren sorreraren inguruko informazio baliagarria egotea. Baina, zer dira mintz gabeko organuluak?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila