Bularreko minbiziaren etorkizuneko tratamenduaz ari garenean, medikamentu pertsonalizatuetan pentsatu behar dugu. Gaur egungo terapien toxikotasuna murriztu eta eraginkortasuna areagotzeko, behar den farmakoa behar den tokian eta kontzentrazioan administratzeko gai diren aliatu oso preziatu batzuk azaldu dira agertokian. Ez itzazue tamainagatik epaitu, txiki bezain etorkizun handiko alternatiba terapeutiko bilakatu baitaitezke. Hona hemen nanomedikamentuak!