Erosleak, oro har, azken kontsumitzaile gisa, produktu iraunkorragoak eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoak direnak eskatzen ari dira azken urteotan (1. irudia). Europako kontsumitzaileen lehentasunak aztertzeko 2019ko inkesta batek erakutsi zuen kontsumitzaileen % 56k kontuan izaten duela erosketen ingurumen-inpaktua, % 67k ingurumenerako hobeak diren produktuak erosten dituela, nahiz eta produktu horiek garestiagoak izan, eta % 81ek etxetik gertu dauden establezimenduetan egiten dituela erosketak, eta tokiko merkataritzari laguntzen diola.
Merkea, eraldatzeko erraza, iraunkorra, arina eta erabilera anizkoitzekoa denez, mundu mailako plastikoen ekoizpenak izugarri gora egin du, azken 52 …